Gospel musika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gospel kontzertu bat

Gospela Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duen musika estiloa da[1] eta 1930 hamarkada inguruan oso ospetsua izan zen. Godspell izan zen jatorrizko hitza eta horrela deitzen zen kantu ebanjeliko bat zelako, izan ere, euskaraz "Jainkoaren deiadarra" esan nahi du, horregatik, kantuen letrek kristau biziaren baloreak adierazten dituzte.

Nahiz eta jende zurizko eliza eta beltzekoena baztertuta zeudela iruditu izan, ez ziren guztiz urrundu eta batzuek zein besteek kantatu izaten zituzten euren kantuak. Azken urteotan, banaketa hau are gutxiago murrizten ari da eta denek estilo guztiak kantatzen dituzte[2].

Gospel musika koro batekin osatzen dena da, gainera armonia handiaz aritzea bere ezaugarri nagusia da. Euren azpigeneroen artean aurki ditzakegu "Traditional Gospel"a, "Reggae Gospel"a eta "Gospel Rap"a, besteak beste. Edozein modutan, hainbat azpigenero dago gospel esanda eta gaur egungo edozein erritmori deitzen zaio Gospel, eta eliza ebanjelikoak denak onartzen ditu.

Interprete batzuek, elizen barruan ez ezik, tabernetan ere kantatzen dituzte gospel abestiak, eta Aretha Franklin adibide argi bat da, berak bai erlijio abestiak, bai abesti sekularrak kantatu izaten zituelako. Europan ere badaude gospel talde batzuk, ezagunen artean daudenak "Dublin Gospel Choir, Irlandako zeltiar estiloko gospela eta "Gospel Carlit" Bartzelonan.

Gospel motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gospel Tradizionala, Estatu Batuetan sortu dena eta koro batek abesten duena da (solista bakar bat edo bi izan ditzake baita ere).
  • Gospel Beltza, afrikar erritmoa duen kantu espiritualean datza.
  • Gospel Choir, funk eta bluesekin nahastuta dagoen kantua da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gospel musika Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Gospel, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=gospel .
  2. Darden, Robert(o), People Get Ready: A New History of Black Gospel Music Continuum International Publishing Group, 2005, ISBN 0-8264-1752-3


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.