Gottfried von Strassburg
Wikipedia(e)tik
Gottfried von Strassburg maisua (Codex Manesse, XIV. mendea)
Gottfried von Strassburg (1210 inguruan hila) XIII. mendeko alemaniar olerkaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Tristan und Isolde poema idatzi zuen 1210. urte inguruan, Britainiako Thomasen Tristan (XII. mendea) obran oinarrituta. Garai hartako galai-maitasunaz gain, gizarte feudalaren ezaugarri nagusiak ageri dira liburuan. Wagnerren Tristan und Isolde operak Gottfrieden obra du oinarri.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.