Gotthold Ephraim Lessing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gotthold Ephraim Lessing, 1771

Gotthold Ephraim Lessing (Kamnez, Saxonia, 1729 - Brunswick, 1781) alemaniar idazlea, kritikaria eta filosofoa izan zen. Frantses klasizismoaren joera eten zuen, eta alemaniar antzerkigintza klasikoari eman zion hasiera. Hala, bere garaiko joera estetikoa aldatu zuen eta Alemaniako estilista ospetsuenetakoa izan zen. Laokoon, oder über die Grenzen der Malerei und Poesie (1766, Laokoon, edo margolaritzaren eta poesiaren mugak) saiakera ospetsuagatik da batez ere ezaguna. Antzerki-lan aipagarriak ditu, besteak beste: Miss Sara Sampson (1755), lehen alemaniar tragedia burgesa) tragedia; Emilia Galotti (1772) tragedia; Minna von Barnhelm (1767), komedia. Nathan der Weise (1779, Natham jakintsua) draman, erlijio-ikuspegi zabal baten aldeko agertu zen. Bestelako filosofia-lanak: Das Christentum der Vernunft (1753, Arrazoiaren kristautasuna); Die Erziehung des Menschengeschlechts (1780, Gizakien hezkuntza).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gotthold Ephraim Lessing Aldatu lotura Wikidatan