Gottlieb Konrad Pfeffel
Wikipedia(e)tik
Gottlieb Konrad Pfeffel (Colmar, Alsazia, 1736 - 1809) alemanezko idazlea izan zen. 1757an itsu geratu ondoren, literatura-lanetan eta taktika militarrak ikertzen jardun zuen. 1773an, Luis XV.a Frantziakoaren baimenaz, akademia militar bat sortu zuen Colmarren, Errege Akademietan onartzen ez ziren gazte protestanteak hara joan zitezen.
Fabeln alegia bilduma idatzi zuen 1783an (1825ean argitaratu zen). Alegia haietako asko herrian errotu dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.