Gotzon Garate

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gotzon Garate
Gotzon Garate
Datu pertsonalak
Izen osoa Gotzon Garate Goihartzun
Jaio 1934ko irailaren 1a
Elgoibar (Gipuzkoa)
Hil 2008ko urriaren 8a
Bilbo (Bizkaia)

Gotzon Garate Goihartzun (Elgoibar, Gipuzkoa, 1934ko irailaren 1a - Bilbo, Bizkaia, 2008ko urriaren 8a) euskal idazle eta hizkuntzalari jesulaguna izan zen.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Filosofian doktoratu zen, Innsbruckeko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen eta Fribourgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu zen.

1976an Euskal Filologiaren ikasketak abian ipini zituen Deustuko Unibertsitatean. Eta Euskal Filologian katedraduna izan zen eta klaseak ematen zituen.

Estatu Batuetara joaten zen, New Yorkera bereziki hango bizilagunekin espanglisa ikasi zuelarik. Indiara ere joaten zen hango bizilagunekin hindia ikasiz. Moskun ere bizi izan zen errusiera ikasiz eta Leninen jatorrizko idatziak ikasiz. 9 hizkuntza zekizkin euskara, espainera, latina, grekera, frantsesa, errusiera, ingelesa, alemaniera eta hindia.

1967tik aurrera euskal atsotitzen bildumari ekin zion 2004an Atsotitzak liburua argitaratuz.

2005ean Durangoko Azokan jaso zuen "Argizaiola" saria, bere lan kulturalaren omenez.


Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Elgoibarren egin zituen lehen ikasketak espainolez. Gaztaroan Durangon ikasi zuen San Jose Josulagunen ikastegian. 21 urte zituelarik euskal kontzientzia hartu zuen "Jesusen Biotzaren Deia", "Egan" eta "Euzko Gogoa" aldizkarietan euskaraz idazten hasi zelarik.

1972tik 2005rarte 7 eleberri, 4 ipuin, 10 saiakera, 4 kronika, 2 hiztegi, eta bilduma bat argitaratu zituen euskaraz eta euskal eleberri beltzaren aita dela esan daiteke, Jon Bidart detektibea sortu zuelarik.

2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz Atsotitzak lan erraldoia, 14.458 euskal atsotitz, 5.208 espainol atsotitz , 4.045 ingeles atsotitz eta 3.462 latin atsotitz biltzen dituena, guztira 27.173 atsotitz edo errefrau. 1967an ekin zion baserriz baserri esamoldeak biltzeko lanari Euskal Herriako herrialde guztietatik.

[aldatu] Lanak

Gotzon Garate (1934-2008), Manuel Larramendi (1690-1766), Luis Luziano Bonaparte (1813-1891) eta Resurreccion Maria Azkue (1864-1951) euskalzale eta hizkuntzalarien mailara heldu zen Euskal Herriko euskalki guztiak aztertu baitzituen 1967tik aurrera 33 urterekin 2008ra arte 74 urterekin. "Atsotitzak" hiztegi liburuan idatzi zituen 40 urteen zehar lan izugarriaren fruitua izan zelarik. Euskara batuaren idazlea eta defendatzaile sutsua izan zen, nahiz eta euskalki guztiak ezagutu. Euskal Filologiaren sortzaile eta aitzindaria da Deustuko Unibertsitatean, euskara maila intelektualera eramanez, filosofia eta hizkuntzalaritzaren eskutik.

Euskaldunek Garateri zor diote euskara normalizatu eta estandardaren eginiko lanengatik (saiakeran, eleberrian, ipuinean, kronikan, hiztegigintzan eta euskal hizkuntzalaritzan). Euskalkiek dakartzaten ulermen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zen euskara batua Euskaltzaindiaren eskutik 1968an. Txillardegi, Saizarbitoria edo Bernardo Atxaga euskara batuaren lehen idazleen artean kokatu genezake, euskal literatura garaikide eta zientzian oinarrituz. Gotzon Garate euskal naturalismoaren narratiban sailka daitekeelarik Emile Zola idazle frantsesaren mailan. "Hizkuntzaren aldetik, garaiko garbizalekeria utzi egiten da eta euskara baturako joera dute. Euskara nahiko herrikoia, baina ez baserrikoa, hiri-girokoa bizik (267. orria, 1964-... Uhin berria, Euskal alfabetatzeko literatura, Enrike Zabala, PAX argitaletxea)".

[aldatu] Narrazioa (ipuina)

[aldatu] Eleberria


[aldatu] Saiakera

[aldatu] Kronika

[aldatu] Hiztegia

[aldatu] Bilduma

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak