Gozo uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malta-CIA WFB Map.png

Gozo Maltako uhartediko uharte bat da, Mediterraniar itsasoan. Tamainaz, herrialdeko bigarren handiena da. Malteraz Għawdex deitua da (ao-desh ahoskatua).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozok, 67 km²ko hedadura du, eta bere biztanleria 30.000 pertsonakoa da, horietatik 6.000, uhartearen hiriburu den Victorian bizi direlarik.

Maltako uhartetik 6 kilometro iparmendebaldera dago, eta arraultza forma du, 14 kilometroko luzerarekin eta 7,25 kilometroko zabalerarekin bere punturik zabalenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jendea, uharte honetan bizi izan da K. a. 5000. urtetik, Ggantijan egitura megalitiko batzuk utzi zituztenak. Neolitoko lehen biztanleak, beharbada, Siziliatik joandakoak ziren.

1551. urtean, otomandarrek eta pirata barbaroek, uhartea konkistatu zuten eta 5.000 eta 6.000 pertsona artean esklabutu zituzten, Tarhunara bidaliz, Libian Mgarr Ix-Xiniko portutik bidaliak izan ziren.

Gozoren historia, gainontzeko Maltarenari oso lotua egon da, eta gogoratu ezin diren garaietatik egon da Maltari lotuta, 1798ko urriaren 28a eta 1800eko irailaren 5a arteko autonomia epe labur batean izan ezik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gozo uhartea Aldatu lotura Wikidatan