Gràcia pasealekua
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Bartzelona | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | Bartzelonako probintzia | |||
| Koordenatuak | 41°23′34″N 2°09′49″E / 41.39278°N 2.16361°EKoordenatuak: 41°23′34″N 2°09′49″E / 41.39278°N 2.16361°E | |||
| Garaia | 1827 | |||
| Helbidea | Gràcia barrutia Dreta de l'Eixample Eixample |
|||
|
|
||||
Gràcia pasealekua (ofizialki eta katalanaz Passeig de Gràcia) Kataluniako Bartzelona hiriburuko etorbide nagusienetako bat da, gainera, arkitektura modernistaren erakusleku bikaina da, bertan Antoni Gaudí eta Lluís Domènech i Montanerren eraikinak ikusgai daude, haietako asko Gizateriaren Ondare gisa izendatuak. Etorbidea hiriaren erdigunean kokatua dago, Eixample barrutiko Dreta de l'Eixample auzoan, eta bere hegoaldean dagoen Katalunia enparantza iparraldean dagoen Gràcia kale nagusiarekin lotzen du. Etorbide hau 1827an eraikia izan zen.
Bertaratzeko Gràcia pasealekua (2,3,4, lineak) eta Diagonal-Provença (3 eta 5 lineak) metro geltokiak daude. ADIFen geltoki bat ere bada, baita hainbat autobus geltoki ere.
Etxebizitza alokairuari dagokionez, 2008. urtean Kataluniako kalerik garestiena zen, bestalde, etorbide honetan hiriko denda garesti eta esklusibo gehienak ere hemen bertan topa daitezke.
[aldatu] Eraikin interesgarriak
- Batlló Etxea
- Amatller Etxea
- Milà Etxea
- Lleó Morera Etxea
- Fuster Etxea
- Bartzelonako Burtsa
- Robert jauregia