Grabitoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grabitoi
Konposaketabaliorik ez ()
Elkarreraginakgrabitazio
AntipartikulaGrabitoi
Aurkitua 
Masa inbariantea0 eV/c²
Bataz besteko bizitza450.000.000 a eta 1 infinitu
Partikula desegiteabaliorik ez (baliorik ez)
Karga elektrikoa0 e

Grabitoia funtsezko partikula hipotetiko bat da, bosoi motakoa eta grabitate kuantikoaren eredu gehienetan grabitate indarraren bitartekaria izango litzatekeena.

Grabitate eremuen propietateen arabera, grabitoiak spin bikoiti bat (2 kasu honetan) izan behar duen bosoi bat izan behar du, bigarren ordeneko eremu klasiko tensorial bati lotua baitago. Grabitoiaren masari dagokionez, neurketa esperimentalek mg = 1,6 × 10−69 kgko gehienezko masa bat ematen dute emaitza bezala, zehazki zero ere izan daitekeen arren.

Grabitoia eta grabitate kuantikoaren ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremuen teoria kuantikoak naturako elkarreraginak gauge bosoien bitartekaritzaren bidez gertatzen direla dio, hau da, elkarreragin horiek ordezkatzen dituzten eremuei lotutako kuantoak. Materia partikulek indar eremuak ordezkatzen dituzten bosoi horiekin duten elkarreragina kuanto hauen igorpen edo xurgapen bezala interpretatzen dira. Honela, elektrodinamika fotoi edo eremu elektromagnetikoko kuantoen bidez azaltzen da: fotoiak karga elektrikoa duten partikula guztiek etengabe xurgatu eta igortzen dituzte, hala, fotoi hauen arteko elkarreraginek ezagutzen ditugun indar makroskopioak eragiten dituztelarik, elektromagnetismoa kasu. Elkarreragin nuklear ahula eta elkarreragin nuklear indartsua, era berean, W eta Z bosoi eta gluoi bezala uler daitezke hurrenez hurren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]