Grafton Street

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dublingo Grafton Street kalea


Grafton Street Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublin hiriko erdigunean kokatzen da. Hiriko bizi eta herrikoienetakoa, irlandarren artean oso ezaguna da, batez ere bertan dauden denda kopuru handiarengatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru honen jabea zen Henry FitzRoy, Graftoneko I Dukearen izena darama. O'Connell zubia eraiki zenean arrakasta handia hartu zuen eta denda ugari ezarri ziren bertan. 1980an peatonala bihurtu zen kalearen zatirik handiena eta ordutik musikariak, poetak eta mimo antzezleak egoten dira bazterretan.

Aipatzekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereziki aipagarria da 1927an ireki zen Bewley's Oriental Café kafetegia. 2004ean itxiko zela esaterakoan kanpaina handia hasi zuten dublindarrek, Catherine Byrne alkatesa buru zela hau gerta ez zedin eta berriz irekitzea lortu zuten azkenean.

Bestalde, Dublin osoko estatuarik famatuena ere kalearen hasieran dago, Molly Maloneren estatua hain zuzen ere.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grafton Street Aldatu lotura Wikidatan