Graham kostaldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Graham kostaldearen kokapena.

Graham kostaldea (ingelesez Graham Coast) Danco kostaldetik banatzen duen Renard lurmuturra eta Loubet kostaldearekin duen muga den Bellue lurmuturraren artean dagoen Penintsula antartikoaren iparmendebaldeko kostalde zatia da.

Biscoe uharteen parean dago, hauengandik Grandidier kanalak banatzen duelarik. Antartandeek Graham kostaldea Penintsula antartikoaren ekialdeko kostaldeetatik banatzen dute, Oskar II.a kostaldea eta Foyn kostaldeagandik zehazki.

Kostalde hau John Biscoek zuzendutako britainiar espedizioak aurkitu zuen 1832ko otsailak 17 eta 18 bitartean. Biscoek James Grahamen omenez izendatu zuen.

Bellue lurmuturra Jean-Baptiste Charcotek zuzendutako 1909-1910eko Frantziar Espedizio Antartikoak aurkitu zuen Pourquoi-Pas ? IV itsasontzian, zeinek Bellue almirantearen omenez izendatu zuen.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Graham kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak
  • Txilek Costa de Graham
  • Erresuma Batuak Graham coast