Gran Hotel Bali
Wikipedia(e)tik
Gran Hotel Bali Espainiako Benidorm hirian dagoen hotel etxe orratza da. 2002an amaitua, Madrilgo Cuatro Torres Business Area egitasmoko bulego dorreak eraiki arte, Espainiako eraikinik garaiena izan zen. Dorreak 186 metro eta 50 solairu dauzka (hotel moduan erabilerarik ez duten solairu tekniko guztiak kontuan hartuta).
[aldatu] Ezaugarriak
Hotela Poniente hondartzan dago, Benidorm hiriaren erdigunetik hego-ekialdeara. Hoteleko solairu guztien artean, hamazortzigarrenean, gimnasioa eta mota ezberdineko osasun tratamenduak hartzeko gunea daude. Bestalde 43. solairuan, behatokia dago, eraikinaren kanpoaldetik doazen igogailu panoramikoez eskuragarri dena.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Gran Hotel Baliren webgunea.
| Aurrekoa Neguri Gane |
Benidormeko eraikinik garaiena 2002 - |
Ondorengoa 'Garaiena da' |
| Aurrekoa Torre Picasso |
Espainiako eraikinik garaiena 2002 - 2008 |
Ondorengoa Torre Espacio |
Koordenatuak: 38°31′55″N 0°9′49″W / 38.53194°N 0.16361°W
| Artikulu hau Valentziako Erkidegoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |