Gran San Bernardo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gran San Bernardo
Col du Grand Saint Bernard 090923.jpgGran San Bernardo mendatea, monasterioa eta aintzira.
Garaiera 2.469 m
Kokapena SuitzaSuitza
Koordenatuak 45°52′12″N 7°10′19″E / 45.87000°N 7.17194°E / 45.87000; 7.17194Koordenatuak: 45°52′12″N 7°10′19″E / 45.87000°N 7.17194°E / 45.87000; 7.17194
Gran San Bernardo non dagoen adierazten duen Suitza-ko/-go/-eko mapa
Gran San Bernardo
Mendilerroa Alpeak

Gran San Bernardo (italieraz Colle del Gran San Bernardo, frantsesez Col du Grand Saint-Bernard eta alemanez Grosser Sankt Bernhard Pass) Suitzako Valais kantonamenduan dagoen Martigny udalerria eta Italiako Aosta udalerria lotzen dituen mendatea da. Berez mendatearen gaina Suitzako lurraldean kokatzen da, Italiako mugatik oso hurbil.

Mont Blanc eta Monte Rosa mendien artean dago, eta Po eta Rodano ibaiaren ibarrak banatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendate hau Mendebaldeko Alpeetako pasabide zaharrena da, bertan Brontze Aroko aztarnak eta erromatar bide baten arrastoak ere mantendu direlarik. Leku honetan 1049an Gran San Bernardo Hospizioa eraiki zen. Gerora, Hospizio hau mendiko erreskate lanetan San Bernardo arrazako txakurrak erabiltzeagatik ezaguna egin zen. Bestalde, 1800ean Napoleon Bonaparte eta bere gudarostea Italiara joateko mendate honetatik iragan ziren.

1905an eraikitako bide bat du, %11ko malda du eta gaur egun asfaltatuta dago, halere urtean zehar elurteen ondorioz urritik maiatzera itxia egotea ere ohikoa izan ohi da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gran San Bernardo