Granada (Espainia)
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Granada (argipena).
|
Granada |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Granada | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Granadako Ibarra |
||
| Alkatea | José Torres Hurtado (PP) | ||
| Koordenatuak | 37°10′N 3°36′W / 37.167°N 3.6°WKoordenatuak: 37°10′N 3°36′W / 37.167°N 3.6°W | ||
| Eremua | 88,02 km2 | ||
| Distantzia | 434 km Madrila | ||
| Postakodea | 18001 - 18015 (Granada) |
||
| Biztanleria | 236.988 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 2.692,43 bizt/km² | ||
| http://www.granada.org/ | |||
Granada Espainiako hegoaldeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. Andaluziako autonomia erkidegoan dago, Sierra Nevadaren oinetan. 2008. urtean, 236.988 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Ingurune naturala [aldatu]
Sierra Nevada mendilerroak hiria inguratzen du.
Auzoak [aldatu]
Granada zortzi barruti eta 36 auzoz osatuta dago. Barrutiak honakoak dira:
- Ronda, 51.740 biztanle (2009an)
- Zaidin, 47.731 biztanle
- Norte, 41.820 biztanle
- Genil, 35.028 biztanle
- Centro, 32.916 biztanle
- Chana, 27.533 biztanle
- Beiro, 26.590 biztanle
- Albaicín, 16.281 biztanle
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Turismo leku garrantzizkoa da Granada, artearen aldetik duen historia luze eta aberatsagatik. Granadako monumentu ospetsuenak Alhambra (XIII.-XIV. mendeetako mairuen gotorlekua eta jauregia) eta Generalifeko lorategiak dira. Alhambra jauregia, nazarien egoitza nagusia izan zen, eta gizateriaren ondare izendatu zuten 1984an. Alhambrako estiloa da al Andalusko gailurra, XIV. mendean egina, Ben-Al-Hamarrek eraikia eta haren seme Mohamed II.ak indartua.
Gainera, Granadak baditu beste ondasun nabarmen batzuk ere:
- Gotiko eta Errenazimentuko estiloetako katedrala, Errege-erregina Katolikoen, Filipe Ederraren eta Joana Eroaren hilobiak gordetzen dituena.
- Eliza barrokoak (XVI. mendekoak).
- Karlos V.aren jauregia (XVI.-XVII. mendeetakoa).
Ekonomia [aldatu]
Nekazaritzagune eta merkataritzagune garrantzizkoa da, vegatik (lur lau aberatsak eta ureztatuak) hurbil baitago.
Historia [aldatu]
Hiria arabiarrek sortu zuten 756an. Kordobako kaliferriaren mendeko izan ondoren, Granadako Erresuma musulmaneko hiriburu izan zen. Garai horretan zibilizazio maila bikaina erdietsi zuen, eta haren lekuko diren hainbat monumentu gordetzen ditu; baina handikien familien arteko gerren ondorioz ahulduta, 1492an Errege-erregina Katolikoek bereganatu zuten.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Granada, Granadako aireportua, 567 m) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13.0 | 15.3 | 18.6 | 20.1 | 24.6 | 30.0 | 34.4 | 33.9 | 29.4 | 22.7 | 17.2 | 13.5 | 22.8 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.7 | 8.5 | 11.0 | 12.8 | 16.8 | 21.4 | 24.8 | 24.5 | 20.9 | 15.5 | 10.7 | 7.6 | 15.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.3 | 1.8 | 3.4 | 5.6 | 9.0 | 12.9 | 15.2 | 15.0 | 12.4 | 8.2 | 4.2 | 1.8 | 7.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 41 | 38 | 30 | 38 | 28 | 17 | 4 | 3 | 16 | 42 | 48 | 53 | 357 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 7 | 4 | 2 | 0 | 1 | 2 | 5 | 6 | 7 | 52 |
| Eguzki orduak | 165 | 172 | 225 | 231 | 293 | 336 | 373 | 344 | 262 | 215 | 170 | 149 | 2935 |
| Iturria: [1] | |||||||||||||
Granadar ospetsuak [aldatu]
- Fray Luis de Granada (1504–1588)
- Diego Hurtado de Mendoza
- Álvaro de Bazán (1526–1588)
- Alonso Cano (1601–1667)
- Mariana Pineda (1804–1831)
- Eugenia de Montijo (1826–1920)
- Ángel Ganivet (1865-1898)
- Fernando de los Ríos Urruti (1879–1949)
- Federico García Lorca (1898-1936), idazlea.
- Francisco Ayala (1906-2009)
- Manuel Jiménez de Parga (1929)
- Jaime Peñafiel (1932)
- Federico Mayor Zaragoza (1934)
- Felipe Alcaraz (1943)
- Miguel Ríos (1944), musikaria.
- Lucas Alcaraz (1966)
- María José Rienda (1975)
Hiri senidetuak [aldatu]
Aix-en-Provence (FRA)
Belo Horizonte (BRA)
Coral Gables (USA)
Florentzia (ITA)
Friburgo Breisgau (DEU)
Marrakech (MAR)
Sharjah (ARE)
Tetuan (MAR)
Tlemecen (DZA)
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=5530E&k=and Agencia Estatal de Meteorología
Kanpo loturak [aldatu]
- Granadako Udala (Gaztelaniaz)
- Turismo Ciudad de Granada (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) (Alemanez) (Italieraz) (Errusieraz) (Portugesez) (Arabieraz)
| Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.