Grand Central Dispatch

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grand Central Dispatch (GCD) Applek Mac OS X v10.6n prozesagailu nukleoanitzen aplikazioen euskarria optimizatzeko garatu duen teknologia bat da.

Teknologia berritzaile multzo honek garatzaileei sistema nukleoanitzen potentzia guztia zukutzen duten programak errazago sortzea ahalbidetzen die. GCDrekin, sistema eragilea da exekuzio hariak kudeatzen dituena, ez aplikazio ezberdinak. GCDrekin bateragarriak diren programek euren lana automatikoki banatzen dute nukleo guztien artean, errendimiendu bikaina lortuz. Garatzaileak euren aplikazioetan GCDa erabiltzen hasten direnean errendimendu hobekuntza nabarmenak izango dira.

Programatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garatzaileak Grand Central Dispatchen aplikazioak programatzen hasiko dira Macen dauden Xcodeko tresnak erabiliz. Gainera, Xcode depuratzailea eta Instruments errendimendu analisi tresna GCDri buruzko informazioa exekuzio denboran lortzeko erabil dezakete. Tresna hauek GCDren edozein lan aztertzea ahalbidetzen dute, baita exekuzio kode bloke zehatz bat ere, garatzaileei euren aplikazioaren egoeraren ikuspegi oso bat ematen diena GCDk nukleo bakoitzari lanak modu eraginkorrean ematen dizkion bitartean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]