Grand Slam (errugbia)
- Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Grand Slam.
Grand Slam (euskaraz Slam Nagusia, Frantzian Le Grand Chelem izenez ezaguna da, galeseraz Y Gamp Lawn) Sei Nazioen Torneoan gainontzeko selekzio edo taldeak partidu guztietan garaitzen dituen taldeak lortzen duen sari bat da, hortaz ez da urtero ematen, soilik aurreko baldintza hori betetzen denean baizik. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa.
Palmaresa [aldatu]
| Urtea | Taldea |
|---|---|
| 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003 (12 trofeo) | |
| 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012 (11 trofeo) | |
| 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010 (9 trofeo) | |
| 1925, 1984, 1990 (3 trofeo) | |
| 1948, 2009 (2 trofeo) |
Grand Slam Itzuliak [aldatu]
Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan eman izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino boteretsu eta onagoak baitira.
| Taldea | Urteak |
|---|---|
| 1912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61 | |
| 1978, 2005, 2008, 2010 | |
| 1984 |