Granito

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Granito
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Granito
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Kuartzo
Feldespato
Mika
Dentsitatea 2,75 g/cm3
Maximoa 2,80 g/cm3
Minimoa 1,74 g/cm3


Granitoa arroka igneo plutoniko bat da, lurraren barnean magma geldo hoztean sortzen dena. Lurrazalean gehien dagoen arroka mota da. Mineral garrantzitsuenak kuartzo, feldespato eta mika dira, eta bakoitzaren kantitatearen arabera granitoak kolore grisa, arrosa, gorrixka etb. hartuko du.

Magma azidoa igotzen denean geldo hozterakoan sortzen da. Magma honek lurrazal kontinentalak baino magnesio gutxiago du eta beraz pisu espezifiko gutxiago. Hori dela eta gorantz igotzeko joera du eta tanta itxurako egitura erraldoiak sortzen dira. Solidotzea oso geldo eta presio altuan egin behar da. Feldespatoen tamainak hoztearen abiadura adieraziko du: feldespatoak geroz eta handiagoak orduan eta geldoago hoztu da magma. Gainazalean agertzen direnean higaduragatik batolito izena ematen zaie, eta oso gogorrak direnez mendiguneen goikaldeak osatu ohi dituzte.

QAPF sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Granitoaren eremua QAPF diagraman

QAPF sailkapenean kuartzoa %20tik %60ra, feldespato alkalinoa %65etik %30era eta plagioklasa %10etik %50era.

Granitoa QAPF diagrametan pikor larriko arroka plutonikoen artean sailkatzen da (granitoideak) eta kuartzo, feldespato alkalino (ortoklasa, sanidina edo mikroklina) eta feldespato potasikoaren arabera izendatzen da diagramaren QAP aldean. Silika gutxi duten granitoaren antzeko arrokek feldespatoideak izango dituzte (nefelina gisa) eta AFP atalean sailkatuko dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Granito Aldatu lotura Wikidatan