Granito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:59, 23 urtarrila 2016
Granito
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Granito
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Kuartzo
Feldespato
Mika
Dentsitatea 2,75 g/cm3
Maximoa 2,80 g/cm3
Minimoa 1,74 g/cm3
Granitozko boloak

Granitoa arroka igneo plutoniko bat da, lurraren barnean magma geldo hoztean sortzen dena. Mineral garrantzitsuenak kuartzo, feldespato eta mika dira, eta bakoitzaren kantitatearen arabera granitoak kolore grisa, arrosa, gorrixka etb. hartuko du.

Kopurua

Granitoideek lurrazalaren %4'5a hartzen du, baina kontinenteetan %15era iristen da proportzioa, bertan dagoen arroka ugarienak dira beraz. Euskal Herrian ez da ohikoa baina granitozko intrusio bakanen bat badugu, aipagarriena Aiako harria da.

Sorrera

Magma azidoa igotzen denean geldo hozterakoan sortzen da. Magma honek lurrazal kontinentalak baino magnesio gutxiago du eta beraz pisu espezifiko gutxiago. Hori dela eta gorantz igotzeko joera du eta tanta itxurako egitura erraldoiak sortzen dira. Solidotzea oso geldo eta presio altuan egin behar da. Feldespatoen tamainak hoztearen abiadura adieraziko du: feldespatoak geroz eta handiagoak orduan eta geldoago hoztu da magma.

Granitoaren gainean dauden geruzak higatzen direnean azaleratu egiten dira eta batolito izena ematen zaie, eta oso gogorrak direnez mendiguneen goikaldeak osatu ohi dituzte. Itxura borobiltsua izaten dute baina jasandako deskonpresioaren ondorioz zartadurak ager daitezke, bolo granitikoak eratuz.

QAPF sailkapena

Granitoaren eremua QAPF diagraman

QAPF diagraman kuartzoa %20tik %60ra, feldespato alkalinoa %65etik %30era eta plagioklasa %10etik %50era.

Granitoa QAPF diagrametan pikor larriko arroka plutonikoen artean sailkatzen da (granitoideak) eta kuartzo, feldespato alkalino (ortoklasa, sanidina edo mikroklina) eta feldespato potasikoaren arabera izendatzen da diagramaren QAP aldean.

Silika gutxi duten granitoaren antzeko arrokek feldespatoideak izango dituzte (nefelina gisa) eta AFP atalean sailkatuko dira.

Erabilerak

Arroka gogorra eta meteorizatzen zaila denez aurrehistoriatik hasita eraikuntzarako erabilia izan da. Egipton granitoa asko landu zuten eta obeliskoak, estatuak, tenpluen zutabe eta dintelak ere egin zituzten. Ontzigintzarako ere erabili zuten.

Gaur egun eraikinak estaltzeko erabiltzen da, euri azidoak marmola kaltetzen duelako haren tokia hartzen ari da. Sukaldeetan ere erabiltzen da. Urarekiko iragazkaitza denez urtegien presak egiteko ohiko osagaia bihurut da.

Eskalatzaileek bereziki maite dituzte grantozko horma bertikalak, esate baterako Yosemite, Fitz Roy, Mont Blanc...

Iruditegia

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Granito Aldatu lotura Wikidatan