Granville Stanley Hall
Granville Stanley Hall (Ashfield, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1844 - Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1924) hezitzailea eta psikologoa izan zen, haurren jokamoldean aditua. Haurren psikologiari buruzko esperimentuen emaitzak irakaskuntzan erabili zituen lehen hezitzailea. 1872-1876 bitartean psikologia-irakasle izan zen Antioch Collegen, eta orobat Harvard eta Williams unibertsitateetan, urtebetez. 1881-1888 bitartean Johns Hopkins Unibertsitateko irakasle izan zen. 1892an Estatu Batuetako Psikologia Elkarteko lehen lehendakari bihurtu zen, eta 1889an Clarck Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten.
Haren lanetako batzuk: The Contents of Children's Minds on Entering School (1894); The Story of a Sand Pile (1897); Adolescence (1904); Youth (1907); eta Educational Problems (1911). American Journal of Psychology aldizkaria sortu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.