Grapagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grapagailua
Grapak kentzeko tresna
Grapagailu industriala

Grapagailua edo kortxetagailua kortxetak jarriz paper-orriak, plastikoa edota zur-xaflak batzeko erabiltzen tresna da.

Normalean, etxean zein bulegoan paperak kortxetatzeko grapagailuak erabiltzen dira, baina aroztegietan edo lantegietan, batez ere, irudikoa bezalako grapagailu industrialak erabiltzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grapagailua duela 200 urte baino gehiago asmatu zen. Frantziako Luis XV.ak grapagailu pertsonal bat erabiltzen omen zuen, nahiz eta datu hori eztabaidatua den.[1] Lehen patenteak 1868koak dira.[2]

Hasierakoak makina haiek astunak ziren, baina bulegorako eskuzko grapagailu arinak ekoizten Eibarko industrialdean hasi ziren, 1932an, M-5 modeloarekin.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «The History of the Stapler» web.archive.org 2007-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  2. (Ingelesez) «FATTOBENE | Zenith 548 Stapler» fatto-bene.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  3. «Errebolberren zehaztasuna duten grapagailuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]