Grazian Adema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grazian Adema
Datu pertsonalak
Izen osoa Grazian Adema
Ezizena Zaldubi
Jaio 1828ko apirilaren 14a
Senpere (Lapurdi)
Hil 1907ko abenduaren 10a
(79 urte)
Baiona (Lapurdi)

Grazian Adema[1] —goitizenaz Zaldubi— (Senpere, Lapurdi, 1828ko apirilaren 14a - Baiona, Lapurdi, 1907ko abenduaren 10a) euskal idazlea. "Zazpi euskal herriek" olerki abertzale ezagunaren egilea izan zen. Elizgizona zen. 1875ean, Baionako ohorezko kalonje zela, ekin zion euskaraz idazteari.

Olerkari gisa nabarmendu zen eta berak jartzen zien musika bere bertsoei.

Lanak

Eskualduna astekarian idatzi zuen. Haren idazlanen artean, erlijiozko kantez gain (Euskal-Herriko eliza-bestak, Cantiques), alegiak (Artzain beltcharen neurthitzak), olerki aberkoiak (Chants patriotiques) eta gai askotarikoak (Pilotariak, Autres poésies profanes) daude. Zazpi Eskualherriek abesti ezagunaren letraren egilea da orobat.

Bertsoa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak