Grease (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:18, 22 urtarrila 2016

Grease (euskaraz Koipea) 1978ko Randal Kleiser estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko musikal filma bat da. Jim Jacobs eta Warren Caseyren Grease musikalan oinarritua dago. Bertan, John Travolta, Olivia Newton-John, Stockard Channing eta Jeff Conaway aktoreek antzeztu zuten.

Filma estreinatu eta berehala, mundu osoan sekulako arrakasta izan zuen. Bertako abestiak belaunaldiz-belaunaldi abestuak direlarik. 1982an Grease 2 izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

1959ko uda. Sandy (Olivia Newton John) eta Danny (John Travolta) nerabeek oporraldian amodiozko harremana izan dute, baina oporrak amaitzen elkarbanatu egin dira. Ezustean, biak Rydell institutuan elkartopatuko dira, baina Dannyren izaera ez da lehengoa: Sandy maitemindu zuen mutil jatorra izatetik, mutil harroputz eta ustehandi bat izatera igaro baita.

Aktoreak

Kanpo loturak