Greenpeace

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greenpeace
Greenpeace.svg
Mota Gobernuz kanpoko erakundea
Sorrera 1971
 Vancouver (CAN)
Egoitza  Amsterdam (NLD)
Zuzendaria Kumi Naidoo
Egitekoak Ekologismoa, bakea
2,86 milioi (2008)
Webgunea www.greenpeace.org
Esso / Exxon Mobil enpresaren kontrako ekitaldia.

Greenpeace ingurumena babestu nahi duen nazioarteko erakundea da, Vancouveren (Kanada) 1971n sortua.

Gaur egun mundu osoan 42 bulego ditu eta Amsterdamen egoitza duen Greenpeace Internationalek koordinatzen ditu guzti horiek. Diru-sarrerak mundu osoko 2.8 miloi bazkideengandik zein GKEetarako diru-laguntzengatik eskuratzen ditu. Greenpeacek ez du onartzen gobernuek edo enpresek emandako dirurik.

Lehentasunak eta kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greenpeacek hainbat arazo nabarmentzeaz gain gehiegizko arrantza edo energia nuklearraren mehatxuak besteak beste, konponbide alternatiboen alde borrokatzen du, itsasoko erreserben edo energia berriztagarrien alde esaterako.

Honako hauek dira bere egungo lehentasunak:

Kanpaina horietako zenbait eztabaidatuak izan dira. Adibidez, foken ehizaren aurkako kanpainek inuit herriak kinka larrian jarri dituela salatu da, euren bizimodu bakarra kendu egin zaielako. Euren kanpainak manipulatutako informazioz burutu direla ere aipatu da [1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greenpeace erakundea 1971 urtean sortu zen, Alaskan burutzen ari ziren saiakuntza nuklearren aurkako kanpaina batetik. Ekintzaileak garaiko erakunde kontserbazionisten aktibismo ezarekin ez ziren konforme eta itsasontzi bat erosi zuten, Greenpeace («Bake berdea») izenekoa, saiakuntza nuklearren aurka ekintza zuzenak burutu asmoz. 1970eko hamarkadaren erdialdean, baleen ehizaren aurkako kanpaina bati ekin zioten. Hastapen hauetan, erakundeak antolakuntza maila apala zuen eta taldeak sakabanaturik zeuden. 1991 urtera arte Greenpeaceko buru izan zen David McTaggartek erakundearen lidergoa eskuratu zuen 1979 urtean, Greenpeace izenaren erabileraren inguruan auzi bat irabazi ondoren. Bere negozio ilunen gainbehera gertatu zenean sartu zen Greenpeacera. Bere kudeaketa eztabaidatsua izan zen zuzendaritzan egon zen urteetan zehar eta gehiegizko ordainsariak jasotzen zituela ere salatu zen.

Bitartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kanpainak zehatz mehatz planifikatzen dira eta oihartzun publiko handiena izatea bilatzen dute, ekintza zuena modu ikusgarrian erabiliz, indarkeriarik gabe. Adibidez, ekintzaileak bale eta horien atzetik doazen baleontzien tartean jartzen dira edota instalazio nuklearretan sartzen dira protestak egitera.

Desobedientzia zibileko ekitaldi horietan, Greenpeaceko itsasontziek paper nabarmendua jokatu dute, batik bat Rainbow Warrior I (Ostadar Borrokalaria) kasu. 1985ean, Mururoa irlan Frantziaren saio nuklearren aurka protestatzen ari zela, kroskoan Frantziako zerbitzu sekretuek eragindako leherketa zela medio, itsasontzia hondoratzeaz gain, Fernando Pereira argazkilaria hil zuten.

Lobby politiko eta ekonomiko moduan ere funtzionatu du; 2000 urtean, esaterako, Shell enpresako akzio pakete zabal bat ersoi zuen, enpresak ingurumenaren aldeko proiektuetan sartzea lortzeko.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greenpeaceren bulegoak.

Egoitza nagusia Amsterdamen dago. Greenpeace erakundea bere bazkideen kuotaz eta produktu zenbaiten salmentaz finantzatzen da; nazio erakundeek euren kuoten %25 ordaindu behar diote Amsterdamen dagoen zentralari eta kanpaina ekologista orok zentralaren onespena jaso behar du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul Watsonen hitzetan, egun Sea Sepherd Society elkarteko kidea baina Greenpeace erakundearen sortzaileetako bat izan zena: "ez du axola zer den egia, jendeak egiatzat duena baizik. Hedabideek definitzen zaituzten bezalakoa zara. Greenpeace mito bat bilatu zen, mitoak sortzeko makina bat. Ikus: (Ingelesez) The not so peaceful world of Greenpeace, 2010-07-30ean kontsultatua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greenpeace Aldatu lotura Wikidatan