Greensboro
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea. |
Greensboro Ipar Carolinako iparraldean dago kokatuta, Estatu Batuetan. 1808.urtean Nathanael Greene generalak hiriburu izendatu zuen.
Eduki-taula |
Biztanleria [aldatu]
Biztanleriari dagokionez, Ipar carolinako hiri handiena da. Estatu Batuak egindako azken azterlanak dio 269.666 biztanle daudela Greensboron.
Klima [aldatu]
Orokorrean, ohikoak dira ekaitzak uda eta udaberrian zehar, eta batzutan nahiko kaltegarria izan daitezke naturari dagokionez. Greensboroko biztanleek Hainbat arazo izan dituzte tornadoak direla eta.. 1936.urtetik aurrera Greensboron edo inguruan egondako tornadoak honako hauek izan dira:
- 1998ko martxoak 20, Stoneville.
- 1989ko maiatzak 5, Clemmons eta Winston-Salem.
- 2008ko maiatzak 7, Clemmons eta Greensboro.
Kultura [aldatu]
Museoak [aldatu]
Hiru museo nagusi aurki ditzakegu Greensboron, egin den azkena, Nazioarteko Giza Eskubideen Museoa. Umeentzako museoa 1999. urtean zabaldua, museo honek 0 eta hamar urteren arteko umeentzat hainbat erakusketa praktiko eta interaktibo eskaintzen ditu.
Historia museoa [aldatu]
Greensbororen eta Guilforden historiari buruzko informazio guztia emango dizu leku honek. [File:nategreen.jpg|250px|left|thumb|A statue of Revolutionary War General Nathanael Greene]] Nazioarteko Giza Eskubideen Museoa (2010) 2010.urtean Nazioarteko Giza Eskubideen Museoak bere ateak ireki zituen. Izan ere, eraikin honen helburua Ipar Karolinako unibertsitateko lau gaztek egindako lana gogoraraztea da. Museo hau orain dela urte batzuk Woolworth izeneko denda zegoen tokian kokatuta dago. Denda hau monumentu garrantzitsu bat izan zen Amerikarentzat, bertan gertatu baitzen giza eskubideen alde egindako lehenengo protesta, aurretik aipatutako lau gazteek egindako protesta hain zuzen ere.
Jaiak [aldatu]
Ekialdeko musikaren jaialdia [aldatu]
Piedmont Triad zonaldean ekainak 25etik, uztailak 30erarte ematen den jaia da. Bertan, orkestra sinfonikoaren eta hainbat artista famatuen 70 kontzertu baino gehiago ikusi ahal izango ditugu.
Fun fourth jaialdia [aldatu]
Uztailaren 4an ospatzen den eta Ameriketako oso famatua den jaialdia da. Egun honetan, Independentziaren eguna ospatzen da eta horretarako, familia osoarentzat diren ariketa asko daude: kontzertuak, umeentzako koltxonetak, su artifizialak gauean... Afroamerikarren artearen jaialdia Afroamerikarrek kultura estatubatuarrari emandakoa gogorarazteko, urtarrilaren eta martxoaren artean ospatzen den festa da. Jai honek kontzertuak, antzezlanak etab. ere barne hartzen ditu.
Hiri eta herri senidetuak [aldatu]
Montbeliard, Franche-Comté Buiucani sector, Chişinău Yingkou, Liaoning, Txina
Montbeliard, Franche-Comté
Buiucani sector, Chişinău
Yingkou, Liaoning