Greg LeMond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lemond 1990ean.

Greg Lemond (Lakewood, Kalifornia, 1961eko ekainaren 26a) txirrindulari ohi estatubatuarra da. 1986. urtean Frantziako Tourra irabazten zuen lehen ez-europarra bihurtu zen. 1989 eta 1990 urteetan ere garailea izan zen. Bi aldiz ere munduko txapeldun izan zen (1983 eta 1989).

1983an lortu zuen garrantzizko lehenengo saria, errepideko munduko txapelketa hain zuzen. 1984an hirugarrena izan zen Frantziako Tourrean. 1985ean Bernard Tapiek egin zion kontratua Bernard Hinaulten ondoan korritzeko eta tratu bat proposatu zien bi korrikalariei: Hinaultek bere bosgarren Frantziako Tourra irabazi behar zuen 1985ean, eta Greg LeMond 1986an nagusituko zen. Eta hala gertatu zen, gertatu ere.

Bernard Hinault 1986an erretiratu zen txapelketetatik eta bazirudien Greg LeMond izango zela nagusi. Baina 1987an istripu larri bat izan zuen. Hala ere, bere lanak eta borondateak txapelketetan aritzera eraman zuten berriz. 1989an Frantziako Tourra irabazi zuen Laurent Fignonen aurretik, 8 segundoko aldea besterik ez zegoela. Urte horretan bertan, munduko txapelduna izan zen errepidean. 1990ean Frantziako hirugarren Tourra irabazi zuen, Claudio Chiappucciren aurretik. 1994an utzi zituen lehiaketak.


Aurrekoa
Bernard Hinault
Frantziako Tourraren irabazlea
1986
Ondorengoa
Stephen Roche


Aurrekoa
Pedro Delgado
Frantziako Tourraren irabazlea
1989 eta 1990
Ondorengoa
Miguel Indurain


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greg LeMond Aldatu lotura Wikidatan