Greg Norman
Wikipedia(e)tik
Greg Norman Australiako golf-jokalaria (Queensland, 1955). 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, lehen postuetan egon zen nazioarteko rankingean eta Estatu Batuetako zirkuituan. 1976an hasi zen profesional gisa jokatzen. Estatu Batuetako zirkuituan 1983an hasi zen, eta titulu asko lortu zituen. Europako, Japoniako eta Australiako zirkuituetan ere parte hartu zuen. 1986an eta 1993an, Britainia Handiko Irekia irabazi zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.