Gregorio García de la Cuesta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gregorio García de la Cuesta
Gregorio García de la Cuesta
Datu pertsonalak
Izen osoa Gregorio García de la Cuesta y Fernández de Celis
Jaio 1741eko maiatzaren 9a
La Lastra, Tudanca (Kantabria)
Hil 1811ko azaroaren 26a
Palma Mallorcakoa ()

Gregorio García de la Cuesta y Fernández de Celis (1741eko maiatzaren 9a, La Lastra, Tudanca, Kantabria - 1811ko azaroaren 26a, Palma Mallorcakoa) Espainiako Independentzia Gerran parte hartu zuen jeneral espainiarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregorio García de la Cuesta La Lastran jaio zen, Kantabrian, 1741eko maiatzaren 9an, behe mailako nobleziako kide zen sendi batean.

1758an, Armadan sartu zen, Errege Guardiaren errejimentuan. Arrakasta izan zuen Lehen Koalizioaren garaian eta, 1793ko azaroaren 26an Saint-Féréolen erakutsitako kemenagatik mariskal egin zuten. 1793ko abenduaren 20an, frantsesak bidali zituen Saint-Elme, Port-Vendres eta Colliouretik, baina ika-mika politiko ugari zegoen une hartan eta garaipen berri haiek ez zioten beste maila igoera baterako balio izan.

Ez zen pertsonaia estimatua izan tropen artean eta askotan izan zituen aurkariak bere erabakietan. Horrela deskribatu zuen Londonderryko markesak:

« Ez zuen talentu handirik, baina ausarta zen, justua, ohoredun gizona, zer pentsatu handikoa, kaskagogorra eta jasan ezin zuen gorrotoa zien frantsesei. Ez zuen gudarik irabazten, baina beti zegoen borrokarako prest eta, lehiatzeko orduan, beti zebilen arrisku handiena zegoen lekuan.[1]  »

Badirudi García de la Cuestak ez zuela izaera erraza eta ez zutela gehiegi baloratzen, baina, azkenean, garaipenak izan zituen. Ez zen estratega militar handi bat, baina, indarrak nabarmen ahulagoak izan bazituen ere, tinko eutsi zion herriaren defentsari.

Hemen bere hitzak:

« ¡Ah! Inflamémonos de aquel Espíritu Nacional que hace a los hombres invencibles: despreciemos con generosidad a esos hombres cobardes e indolentes que temiendo morir y queriendo ser solos despreciadores de los demás hombres, procuran esparcir voces de temor y miedo para acobardarnos y hacernos compañeros de su esclavitud. Volvamos de nuevo a tomar las Armas que hemos dejado caer de las manos, y corramos a aumentar el número de los defensores de la Patria para que cuando volvamos a nuestros hogares, cubiertos del polvo de la Victoria, digan nuestros padres: venid, venid hijos a nuestros brazos, venid a gozar del premio de vuestros trabajos, y de la felicidad que debemos a vuestro Valor.[2]  »

Iberiar Penintsulako Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1807an, Espainia asaldatuta zegoen erabat, Napoleonen tropak herrian sartu baitziren eta, 1808an, zabalduta zeuden herrian zehar. Maiatzaren 31n, jende andana -soldaduak ere baziren tartean- bildu zen Valladoliden Fernando VII.a erregearen alde eta erresistentzia antolatzea, armak hartzea eta buruzagi bat izendatzea eskatu zuen. Egoera horren aurrean, kapitain egin zuten eta Gaztelako lehendakari.

Cabezón de Pisuergako gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren eskariak eraginda eta frantsesak Burgosen zeudenez, García de la Cuestak berehala antolatu zuen haiei eutsiko zien armada. Ekainaren 4ko gauan izan zuten Burgosen Valladolideko altxamenduaren berri. Bessières mariskalak Frantzia eta Madrilen arteko komunikazioak hausteko arriskua ikusi zuen eta militarren bidea edo korreoa eten zitekeen aukerak izutu egin zuen. Ez zekien zenbaterainoko indarra zuen García de la Cuestak, baina mehatxu harri ekidin behar zitzaion ahalik eta azkarren. Merle eta Lasalle jeneralak desbideratu zituzten helburu horrekin eta, ekainaren 11n, Dueñasen bildu zituzten indarrak. Torquemadan borroka egin zuten eta Palentzian sartu ziren.

Bitartean, García de la Cuestak Gaztelako Armada deitu zitzaiona bildu zuen: 4.700 miliziano, 300 zaldun eta 4 kainoi. Frantsesek, berriz, Bessières jeneralaren gidaritzapean, Lasalle jeneralaren pean zegoen 9.000 gizonez osatutako destakamentu bat prestatu zuten, Valladolideko egoera egonkortzeko helburuz.

Ekainaren 12an, García de la Cuestaren tropak Cabezón de Pisuergan zabaldu ziren, zubia eta Burgoserako bide artean, zain zeuden frantses tropen aurrean. Bere gizonen animoak itsuturik, jeneralak zubia gurutzatu eta frantsesekin aurrez aurrekoa izatea erabaki zuen. Arerioen indarrak bikoitzak ziren eta Lasalleren ondo trebatutako zaldunek erraz zapaldu zituzten espainiar milizianoak, ondoren Valladolid aldera joango zirelarik.

Joaquín Blake[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joaquin Blake

Ez zegoen agintari politiko edo militarrik eta espainiarrek ezin zituzten indarrak koordinatu. Cabezón de Pisuergako hondamendiaren ondoren, García de la Cuesta Gaztela mendebaldera erretiratu zen eta León, Zamora edo Asturiastik zetozen tropak biltzea lortu zuen. Galiziako armada ere bildu zitzaien, Blake buru.

Berriro izan zen zuhurtzia falta eta Valladolid aldera joan ziren, frantsesen kontraerasoa eraginez. Erabakiak hartzeko orduan zatituta, antolaketa azazoak nabarmendu ziren eta, 1808ko uztailaren 14an, bi jeneralak erori ziren Medina de Riosecon, García de la Cuesta tropak zabaltzera ere iritsi gabe.

Sevillako Juntarekin harremanetan jarri ondoren, García de la Cuesta promozionatu egin zuten espainiar armadaren komandante lanetan, baina ez zen denbora asko pasa intriga politikoak medio, kargutik kendu eta atxilotu zuten arte.

Extremadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somosierrako porrotaren ondorioz, Madril galdu eta gero, Espainiaren egoera gero eta okerragoa zen eta García de la Cuestari tokatu zitzaion Extremadurako armada berregin eta hegoaldeko muga defendatzea. Garaiko zuhurtzia militarrari aurre eginez, nahikoa indar biltzea lortu zuen bezain pronto eraso zuen eta, azkenean, lortu zuen garaipena. 1809ko urtarrila eta otsailean, Badajoz osoa kendu zioten frantsesei.

Garaiko burokraziaren inefikaziaren adibide, García de la Cuestaren jan eta errefortzu eskariei uko egin zien herriko aginteek onespena eman arte. Udaberrian, frantsesen erasoak aurreko urteko garaipena ezerezean utzi zuen eta, martxoaren 26an, García de la Cuesta zauritu zuten, bere armada Medellíngo guduan garaitu zutelarik.

Ingelesak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wellington

García de la Cuestak Wellingtonen britainiar tropekin egin zuen bat, baina harreman zailak ziren aliatuen artean. Talaverako gudua prestatu zuten eta garaipen itzela lortu zuten. Haren ondorioz, Wellesleyk Wellington bizkonde eta Talavera de la Reinako bizkonde tituluak jaso zituen eta, García de la Cuestak, berriz, Karlos III.aren Gurutze Handia jasoko zuen Defentsa Juntaren eskutik.

Hala ere, berehala etorriko ziren garai beltzak tropa espainiarrentzat eta ez zen atseden hartzeko betarik izango.

Dimisioa eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1810eko abenduan, García de la Cuestak dimititu egin zuen. 69 urte zituen eta Mallorcako uhartera erretiratu zen, hurrengo urtean hilko zelarik. Palma Mallorcakoan ehortzi zuten gorpua eta horrelaxe dio epitafioak:

« MUY EXCELENTISIMO SEÑOR
GREGORIO GARCIA DE LA CUESTA
GENERAL DE LOS EXERCITOS
Y DEL REINO DE MALLORCA
PRESIDENTE DE SU REAL AUDIENCIA
Y DE LA JUNTA SUPERIOR

CABALLERO GRAN CRUZ DE
LA DISTINGUIDA ORDEN DE CARLOS III,
REGIDOR PERPETUO DE LA VILLA
DE MADRID Y SOCIO BENEMERITO
DE LA REALES SOCIEDADES
MALLORQUINA Y CANTABRICA

MURIO EL 26 DE NOVIEMBRE DE 1811
[3]

 »

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]