Gregorio Peces-Barba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gregorio Peces-Barba.

Gregorio Peces-Barba Martínez (Madril, 1938ko urtarrilaren 13a-Oviedo, 2012ko uztailaren 24a) politikaria eta abokatua zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen egin zituen zuzenbide-ikasketak eta Estrasburgon osatu zituen, zuzenbide konparatuaren alorrean. Aita abokatua zuen, eta harekin hasi zen lanean. Irakasle-lanetan ere aritu da, besteak beste Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko irakasle eta errektore gisa; eta honoris causa doktore egin dute UNEDen, Vigoko Unibertsitatean eta abarretan.

1963. urtean Cuadernos para el Diálogo aldizkaria sortu zuen, besteak beste, Joaquín Ruíz-Giménez, Pedro Altares eta Javier Rupérezekin batera. 1972an PSOE alderdian sartu zen (garai hartan ezkutuko alderdia zen), eta alderdi horretan hainbat kargutan aritu da. 1977ko Espainiako hauteskunde orokorretan diputatu hautatu zuten, eta Kongresuko sozialisten talde parlamentarioko idazkari izendatu zuten; 1981ean dimisioa eman zuen arte bete zuen idazkaritza lana. 1978an Konstituzioa idatzi zutenetariko bat izan zen. 1979ko eta 1982ko hauteskundeetan berriro hautatu zuten diputatu, eta 1982an Kongresuko lehendakari izendatu zuten, gainera. Kargu horretan lan egin zuen Madrilgo Unibertsitate Complutenseko lanarekin batera, eta 1986an kargu hura utzi ondoren irakaskuntzan murgildu zen buru-belarri. Beste zenbait lanez gainera Europako Legebiltzarreko kidea izan da, legebiltzar horretako espainiar ordezkaritzaren lehendakariordea.

Argitara emandako liburuen artean aipagarriak dira Teoría general de los derechos humanos (Giza eskubideen teoria orokorra), Texto básico de los Derechos Humanos (Giza Eskubideen oinarrizko testua), Libertad, poder, socialismo (Askatasuna, boterea, sozialismoa), etab. 2004. urtean, ministroen kontseiluak Terrorismoaren Biktimen Elkartea laguntzeko goi-komisario izendatu zuten. 2010. urtean, Pelayo zuzenbide-saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]