Gregorio XV.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Gregorio XV.a[1] (latinez: Gregorius XV), jaiotzez Alessandro Ludovisi (Bolonia, 1554ko urtarrilaren 9a - Erroma, 1623ko uztailaren 8a), Eliza Katolikoko 234. aita santua izan zen, 1621 eta 1623 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza

Alessandro Ludovisi Boloniako familia noble batean jaio zen. Humanitateak eta filosofia jesuitekin ikasi zituen, Erromako Collegio Romano-n, eta jurisprudentzia eta zuzenbidea Boloniako Unibertsitatean.

Eliz karrera

Doktoretza lortu ondoren, Gregorio XIII.ak Kapitolioko epaile izendatu zuen, eta Klemente VIII.ak Erromako Rota auzitegiko kide.

1612an, Paulo V.ak Boloniako artzapezpiku izendatu zuen, eta 1616an Aita Santuaren nuntzio gisa Savoiako dukerrira bidali zuen, Karlos Emanuel I.a Savoiakoa dukearen eta Filipe III.a Espainiakoa erregearen artean bitartekari lanak egin zitzan, hauek Monferrateko dukerriagatik zuten gatazkan. Urte horretan bertan, Boloniako Santa Maria Transportinako kardinal presbitero izendatua izan. Bere jaioterrian egon zen, 1621ean Erromara, Paulo V.aren ondorengoa aukeratzeko konklabean parte hartzera, itzuli zen arte[2].

Aitasantualdia

1621eko otsailaren 9an aita santu aukeratua izan zen, Scipione Borghese kardinalaren eraginaren ondorioz. Aklamazioz aukeratua izan zen azken aita santutzat hartzen da.

1622an Propaganda Fide, misioen ardurarako kongregazioa, sortu zuen. Bavariako Maximiliano katolikoa jarri zuen Palatinatuko hautesle, eta 1623an Richelieu kardinal izendatu zuen[3].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
  2. Ott, Michael T.. Papa Gregorio XV. in: Enciclopedia Católica Online. ec.aciprensa.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-27).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio XV.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Paulo V.a
Aita Santua
1621-1623
Ondorengoa
Urbano VIII.a