Gregoriotar egutegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gregoriotar egutegia[1] nazioartean onartutako[2] egutegi zibila da. Aloysius Lilius doktore calabriarrak proposatu zuen lehen aldiz eta Gregorio XIII.a aita santuak dekretatu zuen bulda batean 1582ko otsailaren 24an. Horregatik darama haren izena.

Gregorioren buldak ez zuen urteak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemarekin jarraitu zuen, hau da, Jesukristoren tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik urteak ematean Kristo ondoren (K. o.) eta Kristo aurretik (K. a.) erabiltzen da.

Juliotar egutegiaren erreforma da, lau urteko ziklo erregularra ezarri baitzuen bisurteak erabiliz. Bisurteetan egun bat gehitzen da, otsailaren 29a, normalean 28 egun dituena. Hau da araua:

Urte bat 4rekin zatigarria bada bisurtea da, 100ekin zatigarriak badira ez da bisurtea, baina 400ekin bai. Adibidez 1900 ez da bisurtea, baina 2000 bai

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregoriotar eguzki-egutegia aritmetikoa da. Oinarrizko banakoa eguna da, urteak eratzeko 365 edo 366 eguneko taldetan antolatuz. Egutegi sistema hau 146.097 urtero guztiz errepikatzen da, zazpi eguneko 20.871 aste edo 400 urte eratuz. 400 hauetatik 303 urtek 365 egun dituzte eta 97 urtek (bisurteek) 366 egun. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,2425 da, edo 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo.

Gregoriotar egutegia 12 hilabetetan banatzen da, iraupen irregularrekoak:

Zk. Izena Egunak
1 Urtarrila 31
2 Otsaila 28 edo 29
3 Martxoa 31
4 Apirila 30
5 Maiatza 31
6 Ekaina 30
7 Uztaila 31
8 Abuztua 31
9 Iraila 30
10 Urria 31
11 Azaroa 30
12 Abendua 31

Data bat guztiz definitzeko urtea, hilabetea eta eguna behar dira.

Egutegiaren ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregorioren aitasantutza hasieratik proposatua eta Ingalaterrak onartua kontzilio ekumeniko batean, Aita Santuak ezartzea erabaki zuenean egutegi honek gregoriotar izena hartu zuen. Hasiera batean hainbat herrialdek uko egin zioten arrazoi erlijioso edo politikoengatik (protestanteen eta katolikoen arteko gatazka, ortodoxoen oniritzia urteen konatketan baina ez egunen lerratzean). Horregatik, indarrean gutxinaka ezartzen joan zen:

Gregoriotar egutegia beste egutegi batekin batera erabiltzen dituzten estatuak hauek dira:

Gregoriotar egutegia erabiltzen ez duten munduko estatu bakarrak dira Saudi Arabia, Iran, Afganistan, Pakistan eta Etiopia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gregoriotar agertzen da Euskalterm eta Elhuyar hiztegietan eta Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan Gregoriar agertzen da.
  2. Datak eta denbora adierazteko nazioarteko estandarrak (ISO 8601) gregoriotar egutegia erabiltzen du (3.2.1. atala).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]