Grekokalabrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grekokalabreraren hedadura, historian. Urdinez: XV. mende arte. Morez: XVI. mende arte. Horiz: XIX. mende arte. Laranjaz: XX. mende arte. Gorriz: gaur egungo hedadura.

Grekokalabrera, Calabriako greziera edo Bovesiako greziera Calabriako (Italia) Bovesian mintzatzen den grikoaren aldaera da. Haren hiztunek grika deitzen diote.

5.000 lagun baino gutxiagok mintzatzen dute, gehienak adinean sartutakoak. Horietatik, 2.000k erabiltzen dute hizkuntza, eta 50 pertsona soilik dira 35 urtetik beherakoak. UNESCOk, horrela, galtzear dagoen hizkuntzatzat jotzen du. Historikoki, grekokalabrera familia eremuan erabili izan da eta literatur eta kultur esparruan garapen urria garatu du. Hori dela eta, dialektotzat hartu izan da historikoki, nahiz eta, hizkuntzaren ikuspegitik, greziera modernotik desberdintzen duten berezko ezaugarriak dituen.

Bovesiako bederatzi udalerritan mintzatzen da: Bova Superiore (herrigune handiena eta Bovesiari izena ematen diona), Roghudi eta Gallicianò herrietan batez ere, baina baita Chorìo di Roghudi, Bova Marina, Reggio Calabria hiriko San Giorgio Extra eta Rione Modena auzoetako biztanle batzuek ere.

Bova herrian, hainbatek greziera modernoa ikasten dute, grekokalabreraren ordez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]