Grendel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Grendel delakoa 700-1000 urteen artean konposatutako Beowulf olerki epikoan agertzen diren hiru pertsonaia antagonistetako bat da, besteak Grendelen ama eta herensugea dira.

Olerkian munstro honen deskribapen gutxi agertzen dira, baina izaki basati bat dela bereziki azpimarratzen da, indar basatia eta garaiera handia duena. Beharbada deabru bat edota erraldoi bat izan zitekeen, olerkian ogro, gizotso edota Kainen semea edo ondorengoa izan zitekeela ere aipatzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grendel Aldatu lotura Wikidatan