Gres

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gresa (frantsesezko grès hitzetik datorren hitza eta hareharria esan nahi duena) zeramikazko produktu konpaktu bat da, erresistentzia mekaniko ona duena eta argia pasatzen uzten ez duena. Gainera, koloreztatua ere egon daiteke 1200 Â°C baino gehiagoko tenperaturan egosten da, eta urtugarrietan aberatsa den pasta zeramiko batetik lortzen da.

Kimikoki, alumina, silize eta alkalisekin osatuta dago, buztin, kuartzo eta feldespato mota ezberdinek emandako oxidoak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gresaren ekoizpena XII. mendean hasi zen, Rhin eskualde alemaniarrean, baina, Europa osoan zehar ez zen XIV. menderarte zabaldu. Ingalaterra aldean oso sustraitua egon zen, eta, XVII. mendetik aurrera, industria autonomo bat garatu zen Staffordshireen. Toki honetako zeramikagile garrantzitsu batzuk John Dwight, Ellers eta Wedgwood izan ziren.

Txina aldean ere, Shang dinastiaren garaian (K.a 1600-1046), zeramika bat egin zen, emaitza bezala, gresarengandik portzelanarengandik baino hurbilago zegoen produktu bat lortuz. Okayama herri japoniarrean, material honekin eginiko hilerri bat dago.