Greziako Independentzia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Greziako Independentzia Gerra
Epanastasi.jpg
Theodoros Vrizakisen margolana (1852) Germanos apezpikuak Agia Lavran greziar ikurrina bedeinkatuz 1821eko martxoaren 25eko matxinadan.
Data 1821–1832
Lekua Balkanak (batez ere Grezia)
Emaitza Greziar garaipena eta Greziako Erresumaren ezarpena
Gudulariak
Areios Pagos Anatolikis Ellados.svg Ekialdeko Grezia Kontinetalaren Areopago
Greek Revolution flag.svg Greziako Lehenengo Errepublika
 Otomandar Inperioa
Buruzagiak
Alexander Ipsilantis
Theodoros Kolokotronis
Demetrius Ipsilantis
Georgios Karaiskakis
Konstantinos Kanaris
Andreas Vokos Miaoulis
Jannis Makrijannis
Alexander Mavrokordatos
Markos Botsaris
Mahmud II.a
Omar Vrioni
Mahmud Dramali Pasha
Reşid Mehmed Pasha

Greziako Independentzia Gerra edo Greziako Iraultza (grezieraz: Ελληνική Επανάσταση, Elliniki Epanastasi) 1821 eta 1832 greziar iraultzaileek Otomandar Inperioaren aurka borrokaturiko independentzia-gerra izan zen. Greziarrek Errusiar Inperioa, Erresuma Batua eta Frantziaren laguntza izan zuten, otomandarrek, berriz, bere basailuak ziren Egipto eta Tunisiarena.

1453an Bizantziar Inperioa erori zenetik, greziarrek hainbat aldiz matxinotu ziren otomandarren aurka[1]. 1814an Filiki Eteria izeneko elkarte sekretua sortu zuten Grezia askatzeko. Hauek matxinadak prestatu zituzten Peloponeso, Danubioko printzerriak eta Konstantinopla askatzeko. 1821rako Theodoros Kolokotronisek zuzenduriko matxinoek Tripolitsa hartuta zuten eta handik Kreta, Mazedonia eta Erdialdeko Greziara pasa ziren.

Greziarren arteko tirabirek gerra zibila eragin zuten eta, hori aprobetxatuz, sultanak Mehmet Aliri bere laguntza eskatu zion. Honek Ibrahim Pasha bere semea bidali eta 1825erako Peloponesoko gehiena bereganatua zuen.

Orduan hiru potentzia nagusiek, Errusia, Erresuma Batua eta Frantzian, gerran sartzea erabaki eta bere itsas-armadak bidali zituzten Greziarantz. Hauek Navarinoko guduan otomandar–egiptiar itsas-armada suntsitu zuten. Greziarrek 1828an turkiarrak erdialdeko Greziatik bota eta 1832ko maiatzean bere independentzia aldarrikatzeko gai ziren.

Bere independentzia ospatzeko Greziak urtero maiatzaren 25ean jaieguna du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Woodhouse, A Story of Modern Greece, 'The Dark Age of Greece (1453-1800)', p. 113, Faber and Faber (1968)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greziako Independentzia Gerra Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Grezia
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.