Greziako Zazpi Jakitunak
Wikipedia(e)tik
Greziako Zazpi Jakitunak Greziako filosofo eta politikari talde bati eman zitzaion izena, K.a. VI. mendean. Bias Prienekoa, Kilon Lazedemoniakoa, Kleobulo Lindoskoa, Periandro Korintokoa, Piriano Militenekoa, Solon Atenaskoa eta Tales Miletokoa izan ziren Zazpi Jakitunak tradizioaren arabera; beste zenbaiten arabera Anakarsis, Epimenides eta Ferezides ere izan ziren taldekoak. Platonen garaitik dira ezagunak, eta Faleroko Demetrioren Apotegmaen garaian egin ziren ospetsu, lan horretan goratu baitzituen Demetriok haien bizipen politikoak; talde horretako kideen ospeaz baliatuz, garai hartako gobernu tiranikoak justifikatu zituen idazle honek.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.