Grigori Abramovitx Shajn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aurkitutako asteroideak: 3
1057 Wanda 1925eko abuztuak 16
1058 Grubba 1925eko ekainak 22
1709 Ukraina 1925eko abuztuak 16
Teleskopio optiko luze hau Shajnen omenez izendatua da.

Grigori Abramovitx Shajn (errusieraz Григорий Абрамович Шайн, 1892ko apirilak 19-1956ko abuztuak 4) sobietar/errusiar astronomo bat izan zen. Gaur egungo ingelesezko transliterazioan bere abizena Shayn ahoskatzen da, baina bere aurkikuntza astronomikoak G. Shajn bezala sinatuta daude. Bere abizena Schajn bezala ere idazten da.

Pelageya Shajnen (Sannikova jaioa) senarra zen, berau ere astronomoa.

Espektroskopia astronomikoan eta gasezko nebulosen fisikan lan egin zuen. Otto Struverekin batera espektru mota gazteko izarren errotazio azkarra ikertu eta izarren abiadura erradialak neurtu zituen. Gasezko nebulosa berriak eta izarren atmosferetan karbonoaren ez ohiko ugaritasuna aurkitu zuen.

Zientzien Sobietar Akademiako kide bihurtu zen 1939an, eta atzerriko zenbait elkarteko kide ere izan zen, Royal Astronomical Societyrena kasu. 1945 eta 1952 artean Krimeako Astrofisika Behatokiko zuzendari izan zen.

Hiru asteroide aurkitu zituen. C/1925 F1 (Shajn-Comas Solá) ez aldiroko kometaren aurkitzaileetako bat izan zen. Era berean, 61P Shajn-Schaldach aldiroko kometaren aurkitzaileetako bat izan zen bere emaztea.

Ilargiko Shayn kraterra bere omenez izendatu zen.