Grigori Kozintsev

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jatorri ukrainarreko zinemagile sobietarra (Kiev, 1905 - Leningrad, 1973). Meyerhold eta Maiakovskiren eragina izan zuen gaztetan, eta komedia bitxiak egiten hasi zen, baina esperimentalismoan ahitu gabe Novy Vavilon (1929, Babilonia Berria) film ederra egin zuen Parisko komunan oinarri hartuta, Shostakovitxen musikarekin. Errealismora etorririk, Maximo pertsonaia sortu eta haren bizitza filmatu zuen: langile soil baten bilakaera sobieten herrian. Don Kihotk (1957, On Kixote) Nikolai Txerkasov antzezlearen handitasuna erakusten du, eta Shakespeareren Gamlet (1964, Hamlet) eta Korol Lir (1971, Lear Erregea) moldaketa zoragarriek nazioarteko ospea eta begiramena ekarri zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]