Griselda Gambaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Griselda Gambaro (Buenos Aires, Argentina, 1928 -) argentinar idazle eta antzerkigilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976tik 1983ra, Bartzelonan bizi izan zen, diktadura militarraren garaian Argentinatik ihes egin ondoren. Izan ere, Ganarse la muerte eleberria debekatu egin zuten Videla jeneralaren aginduz. Kontalari eta eleberrigile gisa hasi zen ospea irabazten, eta olerkiak ere idatzi zituen, baina antzerkigile gisa da, batez ere, ezaguna. Absurdoaren teatroaren eraginpean idatzi zituen antzerki-lan nagusiak, Eugène Ionescoren eta Franz Kafkaren obraren eraginpean, batez ere. Irudi poetiko erdiragarriak sortu ditu, eta pertsonen arteko komunikaziorik eza nabarmendu du bere obretan. Gizarte-ohituren faltsukeria salatu, eta existentziaren zentzurik eza azpimarratu du. 1960ko hamarraldiko antzerkigile handienetakoa izan zen, eta Argentinako antzerkigintzako obra klasikotzat hartzen dira Gambaroren antzerki-lan batzuk, ezinbesteko erreferentzia bihurtu dira.

Gambaroren idazlan ugarien artean, aipagarriak dira hauek: Las paredes (1963), Viejo matrimonio (1965), El desatino (1965), El campo (1968, nazien kontzentrazio-esparru bateko gertaerak biltzen dituena), Sucede lo que pasa (1974), Lo mejor que se tiene (1996) eta Teatro 1-7 (1997-2004).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]