Groucho Marx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Groucho Marx
Groucho Marx
Datu pertsonalak
Izen osoa Julius Henry Marx
Jaio 1890eko urriaren 2a
New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1977ko abuztuaren 19a
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Duck Soup
A Night at the Opera
Sariak Ohorezko Oscar Saria (1974)
IMDB IMDBko fitxa

Groucho Marx edo Julius Henry Marx (New York, 1890eko urriaren 2aLos Angeles, Kalifornia, 1977ko abuztuaren 19a) umorista eta aktore estatubatuarra izan zen.

Marx anaien (Chico, Harpo, Gummo eta Zeppo) burua izan zen, hirugarrena adinari dagokionez, beraiekin batera hainbat pelikula ospetsu eginez 1921etik 1957 arte. Familia judua osatu zuten.

Gezurrezko bibotea eta purua ziren bere ezaugarri ezagunak.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humor Risk (1921) • The Cocoanuts (1929) • Animal Crackers (1930) • The House That Shadows Built (1931) • Monkey Business (1931) • Horse Feathers (1932) • Duck Soup (1933) • A Night at the Opera (1935) • A Day at the Races (1937) • Room Service (1938) • At the Circus (1939) • Go West (1940) • The Big Store (1941) • A Night in Casablanca (1946) • Love Happy (1949) • The Story of Mankind (1957).

Esaldi famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Asko gozatu dut antzezlan honekin, batez ere etenaldian.

- Duela asko, emakume batekin bizi izan nintzen bi urtetan, bere gustuak eta nireak berdinak zirela konturatu nintzen arte: biok genituen neskak gustuko.

- Ene seme, zoriontasuna gauza txikiez eginda dago: yate txiki bat, luxuzko etxe txiki bat, aberastasun txiki bat...

- Zentabo bat nahi izango banu nire semearen eltze-itsua apurtuko nuke -seme bat izango banu.

- Nire amak haurrak izugarri maite zituen. Edozer gauza emango luke ni bat izateko.

- Lubakiak zulatu! Gure gizonak etengabe erortzen diren bitartean! Ez dugu lubakirik zulatzeko denborarik. Aurrefabrikatuak erosi beharko ditugu.

- Zergatik eta nola iritsi zara hogei seme izatera. - Nire senarra maite dut. - Nik ere oso gustuko dut nire purua, baina noizbehinka ateratzen dut ahotik.

- Nirekin ezkondu nahi duzu? Aberatsa zara? Erantzun lehenengo bigarren galdera.

- Ez pentsatu gaizki nitaz, emakume. Zureganako interesa sexual hutsa da.

- Gero arte laztana... Arrano-pola! Afariaren kontua oso garestia da!... Eskandalu bat da!...Ni zu banintz ez nuke ordainduko.

- Kontua ordaintzea?... Hori ohitura zentzugabea!

- Ezkontza da dibortzioaren arrazoi nagusia.

- Gizon handi bakoitzaren atzean emakume handi bat dago. Eta bere atzean emaztea.

- Zakurratik kanpo liburu bat da seguraski gizonaren lagunik onena. Eta barruan seguraski ilunegi dago irakurtzeko.

- Gela zerbitzua? Ekarri gela handiago bat.

- Zergatik nengoen emakume horrekin? Zu gogorarazten didalako, egia esan, berak zu zuk baino gehiago gogorarazten dit.

- Beste pertsonak interesgarri egiteko edaten dut.

- Ezerezetik hasita, miseriaren maila altuenetara iritsi naiz.

- Zu hil zara ala nire ordularia gelditu da.

- Adin oso txikian jaio nintzela aitortu behar dut.

- Gau zoragarri bat pasa dut. Baina ez da hau izan.

- Telebistak gauza miragarriak egin ditu nire kulturagatik. Norbaitek telebista pizten duenean, liburutegira joaten naiz eta liburu on bat irakurtzen dut.

- Zergatik kezkatu behar naiz etorkizunaz? Zer egin du etorkizunak nigatik?

- Zure liburua hartu nuen lehen unetik lurrera erori nintzen barrezka. Noizbait irakurtzea espero dut.

- Noski ulertzen dudala. Bost urteko haur batek ulertuko luke. Ekar diezadatela bost urteko haur bat!

- Ez dut inoiz aurpegi bat ahazten. Baina zure kasuan salbuespen bat egingo dut.

- Hauek dira nire printzipioak. Ez bazaizkizu gustatzen, beste batzuk ditut.

- Nori sinistuko diozu? Niri ala zure begiei?

- Inoiz ez nintzateke onartuko ninduen klub bateko kide izango.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Many Happy Returns", 1942.
  • "Groucho and me", 1959 ("Groucho eta ni", Meettok 2006).
  • "The Groucho Letters: Letters from and to Groucho Marx", 1967 ("Correspondance de Groucho Marx", Gallimard 1990; "Las cartas de Groucho", Anagrama 1999).
  • "The Groucho Pile: An Illustrated Life", 1976.
  • "Beds", 1976 ("Camas", Tusquets 1997).
  • "Memoirs of a Mangy Lover", 1989 ("Memoires d'un amant lamentable", Seuil 1984; "Memorias de un amante sarnoso", Tusquets 2000).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Groucho Marx Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Groucho Marx