Guadaira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guadaira
Guadaira
Guadaira1.JPG
Guadaira ibaia Alcalá de Guadairan iluntzean
Kokapena Espainia
Luzera 110 km
Iturburua Pozo Amargoko Mendilerroa
Ibai ahoa Guadalquivir

Guadaira ibaia Guadalquivir ibaiaren arro hidrografikoko ibaia da, azken honen ibaiadar zuzena.

Bere iturburua Cadizko probintzian du, Pozo Amargoko Mendilerroan eta Guadalquivir ibaian isurtzen ditu bere urak Sevillatik 20 kilometro inguru hegoaldera.

Bere arro hidrografikoa Moron de la Frontera, Marchena, Utrera, Paradas, Arahal, Mairena del Alcor, El Viso del Alcor, Alcala de Guadaira, Sevilla eta beste udalerri batzuetatik hedatzen da. Bere ibaiadar nagusiak Guadairilla, Alameda, Salado eta Saladillo dira, askorik adartua ez dagoen sare dendritiko azpiparalelo bat osatzen dutenak. Genil ibaiarekin batera, Sevillako landazabaleko paisaiako ezaugarri hidrografikorik garrantzitsuena da. Ibai honen ezaugarririk nagusiena, errota hirinegileen ugaritasuna da, Andaluzia osoan bakarra egiten duena.

Asko ziren horietaz hornitzen ziren industria olibariak oliba olioa eta olibatik eratorritako beste produktu batzuk egiteko. Honen ondorioz dago gaur egun hain kutsatua, enpresa horiek sekula ez baitzuten hondakin urak tratatzeko instalaziorik erabili ibaira itzultzeko.

Alcala de Guadairatik igarotzean, bere ertzetan, 20 arabiar errota altxatzen dira, garia xehetzeko erabiltzen zirenak. Eta horrek okindegi ugari bertan kokatzea erraztu zuen, kalitaterik hobereneko ogia egiten zutenak, udalerria, "Okinen Alcala" bezala ezagutua izateraino. Gainera, zubi erromatar bat ere badago Karlos III.a erregearen erregealdian birmoldatua, ibaia herri honetatik igarotzen denean.

Guadaira ibaia Sevillan goratze garaian 2008ko apirilean