Guardia
- Ez nahastu Arabako udalerriaren artikulu hau eta Goardia artikulua
|
Guardia |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Laguardia | |
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Arabako Errioxako Kuadrilla |
|
| Alkatea | Manuel Amézaga Cuende (PP) | |
| Herritarra | guardiar | |
| Koordenatuak | 42°33′15″N 2°35′3″W / 42.55417°N 2.58417°WKoordenatuak: 42°33′15″N 2°35′3″W / 42.55417°N 2.58417°W | |
| Eremua | 81,08 km2 | |
| Garaiera | 635 m | |
| Distantzia | 44 km Gasteiza | |
| Posta kodea | 01300 / 01308 / 01309 / 01321 |
|
| Biztanleria | 1.506 bizt. (2008) | |
| Dentsitatea | 18,57 bizt./km² | |
| Sorrera | 1164 | |
| http://www.laguardia-alava.com | ||
Guardia[1] Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxa eskualdean dagoena, Gasteiztik 64 bat kilometrora. Izen bereko hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muino baten gainean.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Garai batean, udalerriaren euskal izentzat Biasteri erabiltzen zen. Areago, deitura hori izen ofiziala izatera iritsi zen.[2]. Euskaltzaindiak, baina, udalerriaren euskal izena Guardia dela zehaztu zuen,[1] Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak gai hori ikertu ostean.[2] Biasteri, ondorioz, egun Lantziegoko auzoa den herriaren izena da, antzina Guardiaren parte izan zena.[2]
Geografia [aldatu]
Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean.
Ingurune naturala eta klima [aldatu]
Hiribildutik gertu Guardiako Biotopo Babestua dago. Bertan, urmael batzuk daude, lau guztira (El Prao de la Paul, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), hezegune-multzo garrantzitsua osatzen dutenak. Agi denez, antzinean Ebro ibaiak sortutako laku handi baten lehortzearen ondorioz sortu ziren urmaelok.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Arabako Bernedo eta Lagran.
- Hegoaldean: Arabako Lapuebla Labarka eta Errioxako Logroño.
- Ekialdean: Arabako Bilar eta Kripan.
- Mendebaldean: Arabako Eltziego, Leza, Nabaridas eta Samaniego.
Historia [aldatu]
La Hoya deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metrora iparrera, Burdin Aroko aztarnategi bat aurkitu zen 1935ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den La Hoya antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Gaur egun bisita daiteke, alboan eraiki den museoarekin batera.
2008an Guardiako alde zaharrean K. a. III. eta II. mende bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak[3].
Guardia oso hiri zaharra da. X. mendearen hasieran Guardiako muinoan gaztelua eraiki zuen Nafarroako Antso Abarkak, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoetatik babesteko. Hiri garrantzitsua izan zen X-XII. mendeetan; bertan ezkondu ziren Gaztelako Antso III.a eta Nafarroako Zuria.
Nafarroako Antso VI.ak forua eman zion hiribilduari 1164. urtean.
Foruen jabe egindakoan Guardia hazi eta hedatzen hasi zen eta honi aurre egiteko Fernando IV.ak hainbat eskubide erabiltzeko baimena eman zion merkataritza eta garapen ekonomikoa erraztearren. 1351. urtean, Nafarroako erresumaren eta Gaztelakoaren arteko gerrak ugariak zirenean alegia, Guardiak nafarra izateko borondatea berretsi zuen. Hala eta guztiz ere, urte batzuk geroago Nafarroako Karlos II.a erregeak Gaztelako Henrike II.aren esku utzi zuen Guardia (1367). 1386an Gaztelako Joan I.ak berriro itzuli zion Guardia Nafarroako Karlos III.ari beaumontarren eta agaramontarren arteko guduen garaian Guardia Gaztelaren mende geratu zen, nahiz eta 1469an Nafarroaren esku egon.
Azkenik Fernando katolikoaren agintaldian (1486), Guardia Gaztelaren mende geratu, eta Arabako hiri bihurtu zen, nahiz denbora jakin baterako soilik onartu bertako biztanleek.
Independentziako gerran borroka latzak izan ziren Guardia inguruan: alde batetik frantsesak, eta bestetik Zurbanoren, Lezetaren (Dos Pelos) eta Minaren agindupean zeuden gerrillariak. Lehen Karlistaldian (1836), Arabako III. Batailoi karlistak hiria setiatu bazuen ere, ez zuen hartzeko aukerarik izan. Bigarren Karlistaldian, berriz, karlistek bitan hartu zuten hiria beren mende, eta liberalek bietan berreskuratu zuten.
Ekonomia [aldatu]
Nekazari herria da, batez ere. Dagoen industria nekazaritzaren, eta bereziki mahastien inguruan sorturikoa da. Guardiako ekonomia, beraz, ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da udalerria. Herriko upategietan ikus daiteke ardoaren ekoizpena pausoz pauso.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Guardiako udalerria lau herriz osatua dago:
- Campillar
- Guardia (udalerriko hiriburua)
- Serna (Laserna)
- Páganos (aparteko udalerria izan zen 1920ko hamarkada arte)
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.296 | 2.465 | 2.188 | 2.168 | 2.323 | 2.348 | 2.315 | 2.053 | 1.609 | 1.585 | 1.486 | 1.401 | 1.485 |
Politika [aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PP alderdiko Manuel Amézaga hautatu zuten alkate.
|
Guardiako udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[4] | ||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
Kultura [aldatu]
Hizkuntza [aldatu]
Ez dakigu ziur noiz utzi zitzaion euskaraz hitz egiteari Guardian, baina nonbait IX eta XVI. mende bitartean koka daiteke haren galera.
Gaztelania hitz egiten da. Euskaldunak eta erdi-euskaldunak 68 dira gaur egun.
Jaiak [aldatu]
- Abuztuaren 29an Jon Lepamoztu Deunaren eguna ospatzen da, udaren bukaera adierazten duena.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Guardiak Erdi Aroko herrien ezaugarri guztiak ditu: harresia, dorretxeak, oinetxeak, eliza erromaniko-gotikoa, gaztelu-dorrea, etab.
- Hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[5]. Hiribilduaren iparraldean Erregeen Andre Maria eliza dago. Eraikinotan ohi den bezala, hainbat garaitako estiloak biltzen dira eliza horretan, erromanikoa eta gotikoa, hain zuzen ere. XV. mendean eraiki zen elizako apiriku polikromatu ederra. Halaber, Guardiako hiribilduan frontoi berezi bat dago ezker-pareta gisa harresiaren orria erabiltzen duena.
- Erdi Aroko herrien artetik, hauxe da trazaketa eta hirigintza zaharra hobekien gordetzen duena.
- Espazioaren banaketa iparraldeko eta hegoaldeko ertzetan dauden gotorleku-elizen inguruan dago egina. Erdiko kalea da Kale Nagusia, eta horren inguruan mendixkaren topografiari eusten dioten beste kale perimetralak daude, aldeetan kurbatzen direnak (Paganos, Santa Engracia eta jadanik desagertua dagoen horren luzapena, San Juan). Erdi Aroko tipologia gordetzen duten zeharkako kantoiak mozten dituzte horiek (batez ere Esquide eta Castillo kalea).
- Guardia herriaren Erdi Aroko hirigintzak garbi mugatzen zituen hiriaren hainbat eremu funtzio berezitarako. Iparraldearen funtzio garrantzitsuena herria babestea zen, horretarako zeuden gaztelua eta gotorleku-eliza. Hego-ekialdean juduen auzoa zegoen, inguruan harresiaren hego eta ekialdeko zatiak, Kale Nagusia (mendebaldean) eta plaza eta San Joan eliza (iparraldean). Beste hiri-eremuan biltzen zen jenderik gehiena, gizarte mailaren arabera hiru kaletan banatuta, honelaxe: Kale Nagusian jauntxoak, elizatik eta udal erakundeetatik hurbil. Paganosen merkatariak eta burgesak eta Esquide kalean eta beste kantoietan herri xehea.
- Ysios upategia, Santiago Calatrava arkitektoarena.
Guardiar ospetsuak [aldatu]
- Blanka Nafarroakoa (1133-1156), Nafarroako Erresumako printzesa.
- Jose Cardiel misiolari jesulaguna (1704-1782). Argentinako Patagonia esploratu zuen.
- Felix Maria Samaniego (1745-1801), alegia-idazlea eta Tolosako alkate. Haren jaiotetxea bisita daiteke, gaur egun ardo-museoa baita.
- Óscar de Marcos (1989), futbolaria.
Hiri senidetuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
-
Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Euskaltzaindiaren onomastika datutegia, Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa, http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=191&lang=eu&nonkodea=1.3.00.05&view=toponimia. Noiz kontsultatua: 2010-08-07
- ↑ a b c Biasteri edo Guardia, nola erabili?, Sustatu.com, 2002ko urriaren 31, http://sustatu.com/1036059937. Noiz kontsultatua: 2010-08-07
- ↑ (Gaztelaniaz) Aztarnen aurkikuntzaren berria El Correo egunkarian
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/13an kontsultatua
- ↑ Guardiako hirigune historikoaren izendapena EHAAn
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Guardiako udaleko webgune ofiziala
- (Euskaraz) Guardia eta Biasteriren arteko ezberdintasunari buruzko artikulua
- (Euskaraz) Guardia-Arabar Errioxako Kuadrillako turismo-webgunea
- (Euskaraz) Guardia euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Guardia Auñamendi entziklopedian
| Guardiako herriak | ||
|---|---|---|
|
|||||||||||