Guardia Zibila
| Guardia Zibila Guardia Civil |
|
|---|---|
| Goiburua | El honor es mi divisa |
| Sorrera | 1844 |
| Mota | Estatukoa |
| Eremua | |
| Egoitza | Madril |
| Zuzendari Nagusia | Arsenio Fernández de la Mesa |
| Webgunea | |
Guardia Zibila (gaztelaniaz Guardia Civil) 1844an Ahumadako Dukeak Espainian sortutako institutu armatua da. Frantziako Jendarmeriaren eta Kataluniako Mossos d´Esquadra delakoen antolakuntza ereduari jarraituz eratu zen. Europan, antzeko indar militarrak dira Carabinieriak (Italia) eta Errepublikar Guardia Nazionala (Portugal).
Guardia Zibileko agenteari guardia zibila deritzo.
Eduki-taula |
Gutxiespen izenak
Hego Euskal Herrian erakunde horrek aspaldidanik errepresio gogorra egiten duenez,[1][2] guardia zibil esan nahi duten izen gaitzesgarriak sortu dira euskaldunen artean: txapeloker eta sardinzar.[3]
Hego Euskal Herrian
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, 40 bat polizia etxe ditu Guardia Zibilak. EAEn zeregin oso murritzak ditu, Ertzaintzak dituelako segurtasuneko eta trafikoko eskumen guztiak; Guardia Zibilaren eginkizun nagusia ETAren aurkako borroka da. Hala ere, Guardia Zibilaren presentzia ohikoa da herri askotan, baita errepideetan ere.
Euskal Herrian hainbat tortura egiteaz salatu dituzte, batzuetan heriotza eragin izan dutenak, gerra zikina delakoaren erantzule gisa.[4][5][6] Euskaldunon Egunkariaren zuzendariak berak ere salatu zituen torturak.[7] 2010eko abenduan lau guardia zibil zigortu zituen Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak, Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik.[8]
Guardia Zibilaren ereserkia
Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.
Benemérito Instituto,
Guarda fiel de España entera,
que llevas en tu Bandera
el Lema de Paz y Honor.
Por glorificar el nombre,
que el Gran Ahumada te diera,
con tu sangre noble y fiera,
has bordado tu blasón.
Vigor, firmeza y constancia,
valor en pos de la gloria,
amor, lealtad y arrogancia,
ideales tuyos son.
Por Ti cultivan la tierra,
la Patria goza de calma,
por tu conducta en la guerra,
brilla airoso tu Pendón.
Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.
Unitateak
- Herrizaingoa
- Helikopteroak
- Itsas Zerbitzua
- Eskuhartze Unitate Berezia (UEI)
- Erantzun Azkarreko Taldea (GAR). Talde honetakoek Euskadi eta Nafarroan dihardute terrorismoaren aurka.
- Urpeko Ekintzen Talde Berezia (GEAS)
- Naturaren Babes Zerbitzua (SEPRONA)
- Erreserba eta Segurtasun Taldea (GRS)
- Zorupeko Miaketa Unitatea (URS)
- Zalditeria
- Mendiko Eskuhartze eta Erreskate Taldea (GREIM)
- Polizia Judiziala
- Emakume eta Adingabekoenganako Babesa (EMUME)
- Telematika-delituen Ikerketa Taldea (EDITE)
- Trafiko Taldea
- Armen Kontrola
- Txakurrak
- Informazio Zerbitzua
- Barne Arloetako Zerbitzua
- Lehergailuen Indargabetze Espezialista Taldea (GEDEX)
- Zerbitzu Fiskala
- Lurralde Patruila Fiskalak (PAFITE)
- Babes eta Segurtasun Zerbitzua (SEPROSE)
- Komandantetzaren Herrizaingo Unitatea (USECIC)
- Errege Etxea
Erreferentziak
- ↑ Jokin Sagarzazu: «Errepresioak 474 hildako eragin dituela jaso du Euskal Memoriaren ikerketak», Berria, 2010-12-02.
- ↑ Oihana Elduaien: «Inkomunikazioko legez kanpoko jarduerak azaleratu ditu Guardia Zibilaren txosten batek», Berria, 2010-06-01.
- ↑ Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia, «guardia civil» sarrera.
- ↑ (Gaztelaniaz) NBEko errelatoraren txostena
- ↑ (Gaztelaniaz) Lasa eta Zabalaren inguruko sententzia
- ↑ (Gaztelaniaz) España, avergonzada por la policía. Amnistia Internacional.
- ↑ Martxelo Otamendiren tortura salaketa
- ↑ «Lau guardia zibil zigortu ditu Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik», Berria.info, 2010-12-30.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Goardia Zibilaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Goardia Zibilaren ereserkia YouTuben
|
|||||||||||
| Espainiako Indar Armatuak | ||
|---|---|---|
|
Aire Armada • Itsas Armada • Lehor Armada Guardia Zibila • Errege Guardia • Larrialdi Unitate Militarra |
||