Guardia Zibila

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:01, 16 apirila 2015
Guardia Zibila
El honor es mi divisa
Datuak
MotaEstatukoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaFIEP - International Association of Gendarmeries and Police Forces with Military Status (en) Itzuli eta European Gendarmerie Force (en) Itzuli
Honen partePolizia Espainian
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaFélix Vicente Azón Vilas (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaEspainiako Barne Arazoetako Ministerioa
Historia
Sorrera1844
Sortzailea
SorlekuaRonda
Ordezkatzen duKarabineroen Kidegoa
ZaindariaPilareko Andre Maria
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: GuardiaCivil.es Twitter: guardiacivil Instagram: guardiacivil062 Edit the value on Wikidata

Guardia Zibila (gaztelaniaz Guardia Civil) Espainiako segurtasun publikoko lehenengo polizia erakundea da. Estatuko Segurtasun Kidegoetako parte da eta izaera militarra du, 1844an Ahumadako Dukeak sortu zuen. Frantziako Jendarmeriaren eta Kataluniako Mossos d´Esquadra delakoen antolakuntza ereduari jarraituz eratu zen. Europan antzeko indar militarrak daude, esaterako Carabinieriak (Italia), Errepublikar Guardia Nazionala (Portugal) eta Koninklijke Marechaussee (Herbehereak).

Guardia Zibileko agenteari guardia zibila deritzo.

Erakundeekiko menpekotasuna

Guardia Zibilak menpekotasun bikoitza du:

Hauetaz gain, erakundeko unitate ezberdin batzuek menpekotasun zuzena dute ondorengo erakunde publikoekiko:

  • Polizia Judizialaren kasuan, epaile, auzitegi eta fiskalen menpe.
  • Zerga-babesaren kasuan, Ogasun Ministerioaren menpe.
  • Naturaren babesean diharduenean, Ingurugiro Ministerioaren eta Autonomia Erkidegoen menpe.
  • Atzerri eta immigrazio arloetan, Atzerri Arloetako Ministerioaren eta Gobernu Ordezkaritzen menpe.

Gutxiespen izenak

Hego Euskal Herrian erakunde horrek aspaldidanik errepresio gogorra egiten duenez,[1][2] guardia zibil esan nahi duten izen gaitzesgarriak sortu dira euskaldunen artean: txapeloker eta sardinzar.[3]

Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroako Foru Erkidegoan, 40 bat etxe-koartel ditu Guardia Zibilak. EAEn zeregin oso murritzak ditu, Ertzaintzak dituelako segurtasuneko eta trafikoko eskumen guztiak; Guardia Zibilaren eginkizun nagusia ETAren aurkako borroka da. Hala ere, Guardia Zibilaren presentzia ohikoa da herri askotan, baita errepideetan ere. Nafarroan, aldiz, Guardia Zibilaren eskumenak zabalak dira, herri segurtasuna eta trafikoaren kontrola besteak beste.

Río Nervión ontzia Bilbon (Bizkaia)

Euskal Herrian hainbat tortura egiteaz salatu dituzte, batzuetan heriotza eragin izan dutenak, gerra zikina delakoaren erantzule gisa.[4][5][6] Euskaldunon Egunkariaren zuzendariak berak ere salatu zituen torturak.[7] 2010eko abenduan lau guardia zibil zigortu zituen Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak, Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik.[8]

2014ko azaroaren 25ean zabaldu zenez, Guardia Zibilaren kontrolek istripuak eragin zituzten[9].

Entseinak

Ereserkia

Guardia Zibilaren kuartela Quirosen (Asturias)

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Benemérito Instituto,
Guarda fiel de España entera,
que llevas en tu Bandera
el Lema de Paz y Honor.

Por glorificar el nombre,
que el Gran Ahumada te diera,
con tu sangre noble y fiera,
has bordado tu blasón.

Vigor, firmeza y constancia,
valor en pos de la gloria,
amor, lealtad y arrogancia,
ideales tuyos son.

Por Ti cultivan la tierra,
la Patria goza de calma,
por tu conducta en la guerra,
brilla airoso tu Pendón.

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Uniformeak

Guardia Zibilaren uniformeak
Ohiko jantzia
Galazko jantzia

Barne-egitura

Unitateak

  • Herrizaingoa
  • Helikopteroak
  • Itsas Zerbitzua
  • Eskuhartze Unitate Berezia (UEI)
  • Erantzun Azkarreko Taldea (GAR). Talde honetakoek Hego Euskal Herrian dihardute terrorismoaren aurka.
  • Urpeko Ekintzen Talde Berezia (GEAS)
  • Naturaren Babes Zerbitzua (SEPRONA)
  • Erreserba eta Segurtasun Taldea (GRS)
  • Zorupeko Miaketa Unitatea (URS)
  • Zalditeria
  • Mendiko Eskuhartze eta Erreskate Taldea (GREIM)
  • Polizia Judiziala
    • Emakume eta Adingabekoenganako Babesa (EMUME)
    • Telematika-delituen Ikerketa Taldea (EDITE)
  • Trafiko Taldea
  • Armen Kontrola
  • Txakurrak
  • Informazio Zerbitzua
  • Barne Arloetako Zerbitzua
  • Lehergailuen Indargabetze Espezialista Taldea (GEDEX)
  • Zerbitzu Fiskala
  • Lurralde Patruila Fiskalak (PAFITE)
  • Babes eta Segurtasun Zerbitzua (SEPROSE)
  • Komandantetzaren Herrizaingo Unitatea (USECIC)
  • Errege Etxea

Eskalak

NATO kodea OF-8 OF-7 OF-6 OF-5 OF-4 OF-3 OF-2 OF-1
Bandera de España Espainia Divisa de teniente general Divisa de general de División Divisa de general de Brigada Divisa de coronel Divisa de teniente coronel Divisa de comandante Divisa de capitán Divisa de teniente Divisa de alférez
Teniente jeneral Dibisio-jeneral Brigada-jeneral Koronela Teniente koronel Komandante Kapitain Teniente Alferez
NATO kodea OR-9 OR-8 OR-7 OR6 OR-5 OR-4 OR-3 OR-2 OR-1
Bandera de España Espainia Divisa de suboficial mayor Divisa de subteniente Divisa de brigada Divisa de sargento primero Divisa de sargento Divisa de cabo mayor Divisa de cabo primero Divisa de cabo Divisa de guardia civil de primera Divisa de guardia civil
Ofizialorde nagusi Tenienteorde Brigada Sarjentu lehen Sarjentu Kaporal nagusi Kaporal lehen Kaporal lehen mailako guardia zibil Guardia zibil
NATO kodea IKASLEA
Bandera de España Espainia Guardia Alumno
Guardia-ikasle

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guardia Zibila Aldatu lotura Wikidatan