Guadalaceteko gudua

Koordenatuak: 39°48′N 3°52′W / 39.8°N 3.87°W / 39.8; -3.87
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gudalaceteko gudua» orritik birbideratua)
Guadalaceteko gudua
Errekonkista
Data852
LekuaGuadalacete ibaia, Toledo Espainia
Koordenatuak39°48′N 3°52′W / 39.8°N 3.87°W / 39.8; -3.87
EmaitzaOmeiatarren garaipena
Gudulariak
Asturiasko Erresuma
Iruñeko Erresuma
Toledo matxinoak
Kordobako emirerria
Banu Qasi
Buruzagiak
Gartzia Eneko
Ordoño I.a Asturiaskoa
Gaton Bierzokoa
Mohamed I.a Kordobakoa
Musa ibn Musa

Guadalaceteko gudua, 852an gertatu zen, asturiar, iruindar eta toledotar matxinatuek osatutako armada bat eta Mohamed I.a Kordobakoaren tropen artean[1].

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abd ar-Raman II.a 852an hil ondoren, Toledoko biztanleria, aurreko beste batzuetan bezala matxinatu zen. Bere arrazoiak, barnekoak ziren, gobernuaren ustelkeria bezala, baita kanpokoak ere, zuzenean iparraldeko erresuma kristauekin zerikusia zutenak, islamdar mugen barnean bizi ziren mozarabeekin arazoak egon baitziren. Hortik, Toledo matxinatzean, hauek, asturiar eta baskoiei laguntza eskatu izana, testualki Ibn Khaldunek dioen bezala, X. mendeko kroniketan informatu zuena:

« Toledotarrek, Galiziako eta Baskoien erregeen laguntza eskatu zuten, hiriko jendearen laguntzarekin askatzera joan zirenak. Toledoko herriaren eta kristau erresumen elkarketak eratutako Toledoko armada, Emirraren armada ikustean, oso txikia zena, Guadalacete ibaiaren ertzetarantz joan zen, eta grinarekin borrokatu zuten, Emirra garaituz. Honek, hegoalderago atzerantz egin zuen, Toledoko armada jarraika zuena, hau, segada batean eroriz, arabiar armadaren zatirik handiena mugimendu horretan zain baitzegoen. Guzti honek, zortzi mila pertsona baino gehiagoko sarraski bat eragin zuen, garaipena islamdar emirerriari emanez eta, honela, Toledoko matxinada ezabatuz. »


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]