Gudari
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau armadako kideari buruzkoa da; Gudari ezizeneko buruzagi abertzalea gaitzat duena beste hau da: Elias Gallastegi
Gudaria, militarra edo soldadua estatu bateko Indar Armatu bateko kide den pertsona da. Halaber, estatuaren aurkako indar subertsiboetako kideek edota gerrillariek ere euren buruari hala deitu ohi diote, militar hitzak duen legitimotasun eta legezkotasun kutsua bereganatu nahian.
[aldatu] Eusko gudariak
Eusko Gudarostean aritu ziren gudariak aipatzeko, eusko gudari izena erabili ohi da, edo besterik gabe gudari. Euskadi Ta Askatasuna begi onez dakusan sektore batek, eztabaidak eztabaida, (eusko) gudari terminoa darabil etakideak izendatzeko, etakideak Eusko Gudarosteko gudari haien jarraipen historikotzat hartuta.