Gudu
Wikipedia(e)tik
Gudua[1], gudaldia edo bataila bi armadaren arteko borroka da[2]. Guduak, gehienetan, gerra edo kanpaina militar baten barne gertatzen dira eta lekua, denbora eta ekintzez zehaztua da. Gudua izateko borroka gogorra izan behar da bestela "ekintza", "borrokatxo" edo "eraso" izenak erabiltzen dituzte[3].
Eduki-taula |
Emaitzaren eragileak [aldatu]
Gudu batean, garapen eta emaitzan, jokoan dauden eragileak ugariak badira ere, hona hemen nagusiak[4]:
- Morala.
- Armamentua
- Diziplina
- Lurrazala
- Buruzagiak
- Estrategia
Motak [aldatu]
Lekua garrantzitsua da guduaren bilakaeran, horrela badaude lur, itsas eta airezko guduak.
Gainera, badaude mota askotako guduak:
- Topaketa-gudua, alde biak gudu-zelaian eraso edo defentsa prestatu gabe sartzen direnean.
- Higadura-gudua non galtzaileak garaileak baino erori gehiago dituen.
- Aurrerapauso-gudua, non helburua irabaztea baino etsaiaren defentsak hondoratzea den.
- Inguratze-gudua, etsaia inguratzea helburua denean.
- Suntsidura-gudua non galtzailea gudu-zelaian akabatua den.
- Gudu erabakigarria, gerra osoko emaitza erabakitzen duena.
Izena [aldatu]
Guduei, normalean, gudu-zelaiaren ezaugarri geografiko batetik datorkie izena, hiri, baso edo ibaia izanda. Batzuetan datak ere erabiliak izan dira.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaraz gudua batzuetan gerraren sinonimotzat hartzen da, batez ere Ipar Euskal Herrian. Bataila, sinonimoa bada ere, Euskaltzaindiak gudua hobesten du (ikus Hiztegi Batu Oinarriduna).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑ Keegan, John (1976), The Face of Battle, Pimlico, ISBN 1-84413-748-1
- ↑ Richardson, F.M.; Hunt, Peter (1978), Fighting spirit: A study of psychological factors in war, Leo Cooper, Londres, ISBN 0850522366