Guelfoak eta Gibelinoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Famiglie Guelfe e Ghibelline di Asti . Affresco liberamente tratto dalla cavalcata guelfa e cavalcata ghibellina , opere del pittore it:Ottavio Baussano, sala consigliare Comune di
Astiko (Italia) guelfoen eta gibelinoen familiak

Guelfoak eta Gibelinoak (italieraz guelfi y ghibellini) Italia eta Alemanian Erdi Aroaren bukaera aldean sortutako kontrako talde politiko batzuk izan ziren. Izen horiek erabiltzen ziren Aita Santuaren aldekoak (Guelfoak) eta Enperadorearen aldekoak (Gibelinoak) izendatzeko, aitasantutzaren eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren artean izan zen borroka luzean. Elkarren etsai ziren bi alemaniar familia ere izendatzen zituzten, Welf edo Guelph etxekoak eta Hohenstaufengoak. Alemanian etsaigoa Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren garaian hasi zen, eta ez zen bukatu Otto IV.a enperadore hautatu zuten arte. Italian XIII-XV. mendeen artean izan ziren guduak; han nazio osora hedatu zen bi taldeen etsaigoa. Gibelinoak ziren Ezzelino da Romano eta Visconti familiak Milanen; Milan bera Guelfoa zen, eta baita, oro har, Florentzia eta Genoa ere. Cremona, Pisa eta Arezzo nagusiki Gibelinoak ziren. Venezia neutrala izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guelfoak eta Gibelinoak Aldatu lotura Wikidatan