Guglielmo Marconi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guglielmo Marconi
Guglielmo Marconi
Zientzialaria
Arloa Fisika, elektronika
Jaio 1874ko apirilaren 25a
Bolonia (Italia)
Hil 1937ko uztailaren 20a
Roma (Italia)
Lan-erakundeak Accademia d'Italia
Lanak Telegrafoa


Guglielmo Marconi (Bolonia, 1874ko apirilaren 25a - Roma, 1937ko uztailaren 20a) ingeniari elektriko italiarra eta 1909. urtean Fisikako Nobel sari baten irabazlea, telegrafo elektrikoa garatzeagatik ezaguna. Accademia d'Italia akademiaren presidentea ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats batean jaio zen. Boloniako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han hasi zen uhin elektromagnetikoak komunikazio telegrafikoan nola erabili aztertzen.

Esperimentu horien emaitzak 1896an aplikatu ziren Britainia Handian, Penarth eta Weston artean. Haririk gabeko telegrafiaren sortzailea izan zen. Haririk gabeko lehen komunikazioa lortu zuen Pontecchion (1895), Spezian (1897), Mantxako itsasartean zehar (1898), eta Irlanda eta Ternua artean. 1901eko abenduaren 12an lortu zuen lehenengo aldiz irrati bidezko komunikazioa Atlantikoaren bi aldeen artean.

Sintonia asmatu zuen, eta baita beste tresna elektromagnetiko asko ere; seinale magnetikoen atzemailea (1902) eta uhinen sortzailea, besteak beste. Halaber, mikrouhinen tresnak hobetu zituen.

1909an Fisikako Nobel saria eskuratu zuen Karl Ferdinand Braunekin batera, irrati-telegrafian eta uhin elektromagnetikoen ikerketan egin zituen ekarpenengatik. 1930ean Italiako Zientzia Akademiako lehendakari izendatu zuten.

Zientziari egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haririk gabeko telegrafia
  • Irratiaren asmatzaile jo bazen ere, honen patentea benetako asmatzaileari itzuli zitzaion, Nikola Tesla austriar-hungariarrari, 1943an
  • Marconi antena

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Guglielmo Marconi

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]