Guilhèm de Sallusti deu Bartàs
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1544 | |
| Monfort (Armañac) | ||
| Hil | 1590 | |
| Mauvezin () | ||
Guilhèm de Sallusti deu Bartàs (Monfort, 1544 - Mauvezin, 1590), frantsesez Guillaume de Saluste, seigneur du Bartas, okzitanieraz eta frantsesez idatzi zuen olerkari bat izan zen. Higanot sutsua eta Henrike III.a Nafarroakoaren konfiantzazko kontseilaria izan zen. Bere lanik garrantzitsuena La semaine ou Creation du monde izan zen. Eragin handia izan zuen John Milton, Edmund Spenser eta Philip Sidney olerkari ingelesengan[1].
Lanak [aldatu]
- Frantsesez:
- Okzitanieraz, Hiru ninfen elkarrizketa (latina, frantsesa eta gaskoia), 1578an Katalina Medici eta Margarita Frantziakoaren omenez idatzia.