Guillaume Apollinaire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guillaume Apollinaire (left) and André Rouveyre, 1914an.

Guillaume Apollinaire, jaiotza-izenez Wilhelm Albert Włodzimierz Apolinary Kostrowicki (Erroma, Italia, 1880ko abuztuaren 26a - Paris, Frantzia, 1918ko azaroaren 9a) frantses idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa ezohikoak egin zituen, eta familiako irakasle-postu bat lortu zuen Renanian (1912-1945); lanbide horri esker, Alemania eta Austria-Hungarian zehar bidaia ugari egin ahal izan zituen.

Parisa joanda, bere lehen lanak argitaratu zituen literatura-aldizkarietan, eta Alfred Jarry eta beste zenbait literatura-egile gazte ezagutu. Arte-kritika egin zuen, bere lagunen joera berrien alde eginez: Picasso, Braque, Dufy, Matisse, Rousseau...

1909an lehen liburua argitaratu zuen, L´Enchanteur pourrissant ("Liluratzailea usteltzen"). Gero L´Heresiarque et compagnie (1910) ipuin-bilduma ondu zuen. Le Bestiaire ou Cortège d´Orphée (1911) fantasia poetikoaren ondoan, bere poema hoberenen bilduma plazaratu zuen: Alcools (1913). Poesia modernoaren obra nagusi horrek 1908 eta 1913 artean moldaturiko lanak biltzen ditu. Urte berekoa da Les peintres cubistes.

Kaligrama.

Lehen Mundu Gerra hastean frantses armadan sartu zen (1914), eta zauritu egin zuten 1916 urtean. Berriro Parisa itzulirik, abangoardiako aldizkari nagusietan esku hartu zuen. 1917an poema-liburu berri bat argitaratu zuen, Vitam impendere amori, bai eta autoreak berak "drama surrealista" deitu zuen lan guztiz originala: Les Mamelles de Tirésias ("Tiresiasen Titiak"). 1918an Calligrammes agertu zen, ospetsuak egin ziren poema grafikoen bilduma; urte berean ezkondu zen.

Espainiako gripeak jota hil aurretik, 1918an bertan kronika poetikoen bilduma bat argitaratu zuen: Le Flâneur des deux rives ("Bi ertzetako paseatzailea"). Hil ondoren agerturiko zenbait lan: La femme assise ("Emakume eseria", 1920); Ombre de mon amour ("Ene amodioaren itzala", 1947); Lettres à Lou ("Louri gutunak", 1955).

Margolari lagunekin batean laster igarri zuen nondik abiatuko ziren surrealismoaren aitzindariak. Horrenbestez, arte modernoaren lehen aldarrikatzaileetakoa da. Bere poesia, forma-ausardiak gorabehera (puntuazio-zeinuen ezabapena, berritasun tipografikoak eta abar), lirismo bikainekoa da, tonu xumean adierazlea eta zirrara bigunaren sortzailea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Apollinaire Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Guillaume Apollinaire