Guillaume Cornelis van Beverloo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Guillaume Cornelis van Beverloo (Liége, 1922ko uztailak 4-Auvers-sur-Oise, Frantzia, 2010ekoirailak 5) herbeheretar gurasodun belgiar margolari eta grabatzaile bat izan zen, Corneille ezizenagatik ezagunagoa.

Corneille artea noiz behinka ikasten 1940an hasi zen Amsterdamen. Han Karel Appel eta Constant Nieuwenhuys bezalako beste margolari batzuk ezagutu zituen.

Édouard Pignon, Henri Matisse eta Pablo Picassoren lanagatik interesatua, Corneille bere lana erakusten 1946an hasi zen. Handik gutxira Hungaria bisitatu eta surrealismoa ezagutu zuen, era berean Paul Klee eta Joan Miróren lanean inspiratuz.

Beste batzuen artean Appel eta Constantekin batera Corneillek herbeheretar "Experimental Group"eko (Talde Esperimentala) kide izan zen, baita Reflex aldizkarikoa ere. Jada aipaturikoekin Corneillek, ondoren, CoBrA mugimendua osatu zuen 1948an.

Guillaume Cornelis van Beverloo (Encyclopédie audiovisuelle de l'art contemporainetik hartua).

Taldea 1951n desagertzen da, eta Corneille Parisera joan zen, afrikar artea erosiz 1949an Ipar Afrikara eginiko bidaia baten ondoren. Era berean, 1953an akuaforteetan grabatuak egiten hasi zen, baita zeramikazko lanak ere hurrengo urtean. Bere afrikar bildumaren eragina 1950eko hamarkadaren amaierako lanaren eboluzioan ikus daiteke, pixkanaka bere paisajismo abstraktua utziz eta estilo irudimentsu bat erakusten hasiz, hegazti begiekin ikusitako paisaiekin, animalia exotikoekin eta forma oso lirainduekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillaume Cornelis van Beverloo Aldatu lotura Wikidatan